B1 – Amodiozko gutunari erantzutea
IDATZIZKO ADIERAZPENA – Behereko gutuna zakuan atzeman duzu.
Overview
Erantzun iezaiozu Ametsi.
Maitea:
Erran nahi dizudan gauza bakarra da bihotz-bihotzez maite zaitudala. Zoritxarrez edo zorionez zutaz maitemindu naiz, baina egoera hau gero eta zailagoa zait. Horregatik deliberatu dut lerro hauek idaztea, gure arteko kontuen argitzeko.
Nahiago zintuzket ahantzi, baina ezinezkoa zait. Egunero, uneoro, ikasgelan, karrikan, etxen… zu zaitut gogoan. Garuna zurrupatu didazu.
Ez dut ulertzen nola, ez baitugu sekula elkarrekin hitz egiten, ezta elkar agurtzen ere. Gainera, ikusten zaitudanean, hesteak ahoan ezartzen zaizkit, eta ihes egiten dut, lotsagatik.
Bihar San Balentin eguna da, zu ez ikustea espero dut, bestela erituko naiz, eta ez dut eguna gaizki iragan nahi. Maite zaituen,
Amets
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self