B2 – Esneketariaren alaba
IRAKURRIAREN ULERMENA – Janbattit Dirassarrek idatzi Bihotzeko mina izenburuko liburuaren zati bat irakurriko duzu.
Overview
Testua irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu proposamen egokiak markatuz.
Janbattit Dirassar
Hazparnen sortu zen 1937ko otsailaren 17an. Ofizioz kazetaria zen. Luzaz
Donibane Lohizuneko berriemaile egon zen Sud Ouest egunkarian. Erretreta hartu ondoan, frantsesez idaztea utzi eta gogotsu segitu du euskarazko lanetan, hala nola artikuluak idazten Herria astekarian eta liburuak sortzen. 1995ean argitaratu zuen bere lehen obra: Hegiko bordatik, bere haurtzaroko oroitzapenen kronika. Ondotik argitaratu ditu Bihotzeko mina (1997) eta Bele xuriak (2013).
Doi bat gustatu zaidan lehen neska izan da gure herriko esneketariaren alaba… Berak haatik ez du sekulan jakin. Oraino haurrak ginen, bat ala bestea. Nik hamahiru edo hamalau urte, hark beste hainbeste… Herri berekoak izanki, elkar ez genuen haatik bakan baizik ikusten. Ni baserrian bizi, hura plazan. Ni eskola libroan ibilki, hura gobernukoan.
Bestenaz ere esneketaria “gorria” omen baitzen, jendeak hala zioen segurik, eta ene aita aldiz “xuria”. Egia erran, eskolako lagunetan baziren neska batzuk arras pollitak kausitzen nituenak. Batto bereziki, Maider. Begi-erne, sudur-luxe bat. Biziki gustukoa nuen. Gogotik egoten nintzen harekin solasean. Nihauren baitan egiten nuen, noizbait, denborarekin, holako izarño bat biltzen ahal banu, ez nuela hain segur afera txarra eginen… Eta horra non, goiz batez, ene aitzinerat heldu zaidan beste neska bat, oraino Maider hura baino pollitagoa naski, xingola xuri bat buruaren gainean paratua… Hura zen esneketariaren alaba, artetan han edo hemen ikusia nuena, behin ere ez haatik solasik emana… Esneketaria genuen gizon larri bat, handi eta zabal, Turkoa deitzen zutena, indar handia bazuelakotz dudarik gabe. Egun guziz, argitu orduko, eta neguan argitu baino lehen, heldu zen etxeko aterat. Urrunetik aditzen genuen heldu. Gaitzeko karranka itsusia egiten zuen kamiuntto zahar batekin. Patarrari goiti, kamiunttoa alde bat eztul eta uzker, iduri ez zela sekulan gaineraino helduko… Baina beti heltzen nonbaitik! Pazko iria zen eta egun hartan beraz esneketaria etorri zen bere alabarekin. Ni ere zerbait gisaz goizik ernatua, etxe ondo hartan ibilki nintzen… ―Hara gure Pantxika, erran zion esneketariak gure amari. Gure bigarren alaba.
Amak berehala:
―Zer haur ederra! Eta goizik jeikia bere aitaren laguntzeko… […]Pantxikaren ondorat heldu nintzelarik, irriño bat egin zidan. Baina nolako irri goxoa! Hain eztia non halako burtxoro bat bezala senditu bainuen gorputz guzian…
Deusik ez zuen erran Pantxikak. Amari milesker bakarrik. Eta jalgi zen laster, berriz ere eni buruz eginik ezin ahantzizko irri miresgarri bat. Aingeru batena ere ez baita izaten ahal pollitagoa! Kamiunttorat hupatu zen Pantxika eta aitaren saihetsean jarri. Partitzean, egundainokotan, eskua altxatuz, ez dit egiten ezin erranezko goxotasunez jantzia kausitu nuen beste irriño bat!
Eta han gelditu nintzen, tente, ixil-ixila, kamiunttoari beha eta beha, etxe azpiko patarraren zolan ez zeno desagertua…
Hiztegia:
eskola librean: (fr: à l’école privée catholique)
gobernukoan: (fr: à l’école publique)
Janbattit Dirassar
Bihotzeko mina, Elkar, 1997
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self