B1 – Euskal Herriko iraganeko ezkontzak
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Testua irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu proposamen egokiak markatuz.
Euskal Herriko ezkontzeko tradizioa XIX. mendetik abiatu zen eta XX. mendeko erdialderaino luzatu, molde modernoak nagusitu arte. Garai hartan, ezkontzea gazte guzien xedea zen, ahalkegarri baitzen neskazahar edo mutilzahar egotea. Burasoak biziki kezkatzen ziren seme-alabak luzaz ezkongabe egoten zirelarik. Ezkontzen bultzatzeko, tratuak egiten ziren familien artean. Nahiz eta ezkontzak burasoek prestatzen zituzten, gehienetan neskek eta mutilek elkar hautatzen zuten libreki, hots haiek zuten azken hitza. Haatik, ez ziren baitezpada maitasunezko ezkontzak: bikote egonkorrak behar ziren familiaren osatzeko, maitasunaren gorabeheretarik begiraturik. Gazteek igandetako dantzaldiak baliatzen zituzten elkarren ezagutzeko. Baserriko lanak ere aukera ematen zien ezkongaiaren bilatzeko, maiz familiek elkar laguntzen zutelako soro eta etxeko lanetan eta lan horien ondotik etxeko andereak afaria eskaintzen baitzuen. Bikoteak osatzen zirelarik, tratuan hasten ziren bi ezkongaien burasoak. Gehienetan, bi amek egiten zituzten, igandetako mezako bidean edota merkatu egunean. Bi alderdiak ados jarri ondoan, neskaren etxean bazkaltzen ziren, bi ezkongaien burasoak ezkontzari buruzko diru kontuak, ezkonsaria eta beste hainbat xehetasunen finkatzeko. Erlijioak eragin izigarri handia zuen ezkontzetan. Ezin zen ezkondu Garizuma denboran, ez eta Eguberri garaian ere. Ezkongaietarik bat doluan baldin bazen, ezin zuen ezkondu. Gaur egun, emaztegaiek gehienetan soineko zuria janzten badute ere, garai hartan soineko eta zapata beltzak zituzten, senargaiek bezala eta mantelina buruan. Gaurko lore sortaren ordez, arrosarioa eta mezako liburua zeramatzaten eskuetan. Bestalde, ezteien ondotik hilerrietara joan behar ziren bi familietako hilobien loreztatzeko. Hainbat herritan, ezkondu ondoko hilabeteetan senarrak elizan zerbitzatu behar zuen sakristau lana eginez.
Ezteiak bi egunez ospatzen ziren. Elizan ezkondu baino bizpahiru egun lehenago, batzuetan bezperan, etxe sartzea egiten zen. Horrek garrantzi handia bereziki emaztearentzat, hark ekarri behar baitzituen gauza gehienak. Herri anitzetan arras gazterik hasten ziren neskak dotearen edo ezkonsariaren osatzen. Etxe sartzearen egunean, ezkongaiek ezkonsaria eramaten zuten bizitoki berrira, ederki apainduriko orga batean; besteak beste, altzariak, sukaldeko tresnak, oihalak, matalaza, mihiseak, jantziak, miraila, aitzurra, arrastelua etab. Orgaren errotetan ez zuten oliorik ematen ahal bezainbat arrabots egiteko. Horrela, etxe sartzea zela oharturik, inguruko jendeek ezkongaiak laguntzen zituzten etxe berriraino, dantzan eta kantuz. Bigarren egunean eztei handiaren eguna zen. Goizean mezara joaten ziren. Apezak eraztun bakar bat benedikatzen zuen senargaiak ez zuelako soinean. Mezaren ondotik, bazkari ederra egiten zen kanpoaldean. Besta egiten zuten ausarki janez eta edanez, hots behar bezalako apairua gozatuz…
Ikasbide 6
Aek, Ikas
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self