B1 – Trumoiaren alaba liburuaren 4. atala: Olio-palmondoen abantailak
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Pasartea irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu proposamen egokia markatuz.
Batarik eta Kusumak bidaia segitu zuten Toba lakurantz, aitaren familiaren bila. Une batez polizia kontrol batean gertatu ziren, eta polizia-agenteekin hasi ziren hizketan:
“- Ez duzue tigrerik topatu bidean?
– Zorionez, ez.
– Zorte ona izan duzue, bai, ze normalean basurdeak edo oreinak jaten dituzte, baina ume gurien haragia ere – Kusumari begi-keinua egin zion – oso-oso gogoko dute.
– Gu ez gara tigreen beldur – bota zuen nire anaiak, eta haren ateraldiak poliziakideen irria eragin zuen.
– Hemendik aurrera ere badaude? – galdetu nuen.
– Hurrengo kilometroetan ez. Alderdi honetan oihan birjina errepidetik urrun gelditu da, eta piztiei ez zaizkie arboladi berri hauek gustatzen.
Bistan genuen eremu landatu berrian jarri nuen arreta.
– Arbola horietatik ateratzen da palmondo-olioa, ezta? – galdetu nion poliziakide kalakariari.
Besteak isilik jarraitzen zuen bere aulkian.
– Bai, tonaka. Negozio bikaina da gure herrialdearentzat.
– Ba niri ez zait gehiegi gustatzen.
– Zer ba?
– Ez dakit, nahiago dut betiko oihana.
– Oihana soberan dugu Sumatran, neska, eta olioaren salmentak jateko aski ematen die milaka laguni Indonesia guztian. Batzuk pleinitzen dira piztia gaixoengatik, baina zer da inportanteena, orangutanak eta tigreak ala jendea?
( 54. eta 55. orrialdeak, Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self