B2 – Trumoiaren alaba liburuaren 3. atala: Alexen etxean
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Pasartea irakurri ondoan galderei erantzun iezaiezu.
Batarik familia osoa galdu zuen tsunamiarengatik, Kusuma anaia ttipia salbu. Bi-biek aitaren familiaren aurkitzeko bidaia hasi zuten.
Bidean Alex izeneko mutil gazte baten ezagutza egin zuten. Izeba eta orangutan batekin bizi zen. Orangutanak Beli izena zuen. Hurrengo pasarteak kontatzen du Alexen etxera heldu zirelarik gertatu zena:
“Andereak gelditu zuen elkarrizketa. Iloba basurdea prestatzera bidali zuen eta gu bainutokira eraman gintuen. Ontzi handi bat bete ur, pitxar bat eta xaboi pusketa bat erakutsi zizkigun eta alde egin zuen.
Geure burua garbitutakoan etxe aurreko jarlekura itzuli eta hantxe egon ginen pausatzen, etxekoek afaria prestatzen zuten bitartean. Beli gurekin elkartu zen. Kusumaren adinekoa izango zela kalkulatu nuen, animalien adin proportzionalean, jakina, ze primeran konpontzen ziren beren artean. Orangutana eskutik hartu eta besotik gora musuka hasten zitzaion nire anaiari, eta haren izterren gainera igotzen zen, eta lepotik esekitzen zitzaion, eta haren keinuak imitatzen zituen… Bakarrik falta zitzaion hitz egitea, izan ere ia benetako pertsonak dirudite animalia horiek. Horrexegatik ipini zieten antzinako indonesiarrek “orang-utan” izena. “Oihaneko jendea” esan nahi du, gure hizkuntzan.
Beli sinpatikoarekin jolasean primeran pasatzen ari ginen arren, atsegin handiz entzun genuen afaria prest zegoelako abisua, gosetuak ginen eta. Mahaiaren inguruan jesarri ginenerako, ia guztiz ilun zegoen eta guretzat etxe hartan bukatzea zorte itzela izan zela bururatu zitzaidan.
Gogotsu hasi ginen jaten kazola handi batetik eta, basurde puska zaporetsuak dastatzen genituen bitartean, Belik han nola amaitu zuen galdetu nion Alexi.
– Herrikoek ama tiroka hil zuten, gaiztoak dira herrikoak!
Ezustean harrapatu ninduen erantzunak eta azalpenak eskatu nizkion Alex kalakariari.
Bere estilo bitxiaz eman zizkigun, mintzatzetik gelditu gabe eta besoekin keinu asko eginez:
– Animaliak etxerik gabe geratzen ari dira Sumatran, oihan zati handiak bota dituelako jende gaiztoak, eta gixajo errugabe horiek, besterik ezean, herrietara etortzen dira janari bila. Beli eta haren ama soro batean zeuden barazkiak jaten eta lurraren jabeak, uxatu beharrean, amari tiro egin zion. Eskerrak ni han inguruan nengoen kumetxoa salbatzeko!
Andereari erreparatu nion. Samurtasunez begiratzen zion bere ilobari, eta Beli bera ere, mutilarengana hurbildu eta haren hanka besarkatu zuen.
(44-46 or. – Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self