B1- Trumoiaren alaba liburuaren 2. atala: Hondamena
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Trumoiaren alaba liburuaren bigarren atala irakurri ondoan, proposatzen zaizkizun bi ariketak egin itzazu.
“Dena normaltasunera itzuli zen, bada. Lagunak ez ginen Rubiah-ra izuli, eta ni etxeko umeekin egiten nituen ateraldietan zentratu nintzen. Horrela, pixkanaka, holandesarekin izandako esperientziaz ahaztu egin nintzen.
Baina egun batean, Rubiah-n azkenekoz egon nintzenetik bizpahiru astera, zerbait gertatu zen, zerbait izugarria. Goiz hartan Weh-ko sumendiaren azpiko fumaroletan* jolasten ari nintzen nire anaia eta ahizpekin. Anaia txikiena, lau urteko Kusuma, baino ez zen etxean geratu amarekin. … Halako batean, ordea, ustekabea gertatu zen: animalia pilo bat pasatu ziren gure ingurutik arrapaladan, txilioka, basoaren barrualderantz ihesi.
Han zihoazen tximinoak, basurdeak, muskerrak… lasterketa zoro batean bezala. Eta, ia aldi berean, andana bat hegazti ere ikusi genituen zerua zeharkatzen hegaka, zalaparta handia eginez. Hura dena oso arraroa iruditu zitzaidan eta anaia-ahizpei berehala etxera itzultzeko agindu nien.
Iritsi ginenean, ama baino ez genuen ikusi, Kusuma besoetan hartuta eta arranguraz begira itsaso zabalerantz. Han gibelean lerro zabal bat ikusten zen, hodeiertza* bera bezain zabala, eta bazirudien gero eta hurbilago zegoela.
– Zer da hori, ama? -galdetu nuen.
– Ezer onik ez, Batari.
Orduan, bat-batean, Silke holandesaren hitzez gogoratu nintzen. Hura ote zen hark iragarritako hondamena?
Luze gabe jabetu ginen olatu handi bat zela hodeiertzeko marra, eta gureganantz zetorrela. “Tsunamia!”, oihukatu zuen presaka ihesi zihoan auzoko batek, eta amari guk ere alde egin behar genuela esan nion.
– Aita gabe, ez -erantzun zidan, erabakitsu.
– Non dago?
– Arrantzara joan da, baina handik dator. Itsasorantz seinalatu zuen. Ez duzu ikusten?
Ezagutu nuen, bai, aitaren txalupa gorria. Rubiah irlatxoaren albotik igarotzen ari zen eta, beste hainbat txalupadunek bezala, berak ere gogor ematen zien arraunei bazterrera ahalik eta bizkorren ailegatzeko.
– Ama! erregutu nuen, begirada olatutik aldendu ezinda -. Ez dago astirik, oraintxe bertan egin behar dugu ospa!
– Oraindik badugu denbora apur bat. Zuk hartu txikiena eta eraman -agindu zidan, eta Kusuma nire besoetara pasatu zuen -. Eta zuek nirekin etorri! -bota zien besteei.
– Nora zoazte?
– Lasai, zu abiatu zaitez irlaren barrualderantz, aldapa handiena bilatu eta gorantz jo ahal bezain bizkorren. Guk gauzarik baliotsuenak hartu, aitarekin elkartu eta bidean harrapatuko zaituztegu, ez izan beldur. -Eta hori esanda etxean sartu zen.
Nire anaia eta ahizpei so egin nien. Zalantza adierazten zuten haien begiradek, eta urduritasuna, baina azkenean amari jarraitu zioten etxe barrurantz. Momentu hartan blokeatu egin nintzen, agian oihu zakarra bota eta niri jarraitzen behartu banitu dena desberdina izango zen, baina ez nuen horrelakorik egin. Besterik gabe, amari obeditu eta, Kusuma bizkarrean jarrita, presaka abiatu nintzen irlaren barrualderantz…”
(21-23 or. Ikasek moldatua)
Fumarol: sumendiaren bazterreko pitzaduretatik tenperatura goretan ateratzen den gas eta lurrin nahasketa.
Hodeiertz: ostertza, horizontea, zerumuga.
Bi zutabeetako erranaldiak binaka lot itzazu. Ondotik, ordenan eman itzazu zenbakiak erabiliz, kapituluaren pasartearen laburbiltzeko.
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self