XIX. mendeko langileen mugimendua
HELBURUAK:
– Gaien arteko loturak: arte plastikoa, historia, euskara eta musika.
– Nozioak: langile mugimendua, proletarioa, industrializazioa, maiatzaren 1.a, sindikalismoa
– Gaitasunak: arte obra bat aztertu, hizkuntzan trebatu (sinonimoak, ulermena eta testu ekoizpena)
– Euskal ondarea ezagutzea: Euskal Herriko artea, euskal kantugintza tradizionala.
Overview
1. ARTE OBRAREN AZTERKETA
Jarduera: Azpiko bideoko ariketen bidez, arte obra bat aurkeztuko eta aztertuko duzu.
2. HIZKUNTZA JARDUERAK: KANTUA
Oskorri taldearen kantua entzun eta azpiko ariketak egin itzazu.
1. ariketa: Industrializazioari doazkion 12 hitz atzeman itzazu.
FORJARIEN KANTA
Gaur forjariak lana utzirik
gatoz guztiok kalera
labeak oso itzaldu eta
protesta bat egitera.
Mailu burdinak bota ditugu
hantxe bertan bazterrera
ez dugu nahi berriro ere
toki hartara lanera.
Dinbili, danba ! gau eta goiza
su eta keen artean
sosegu eta deskantsu gabe
geure buruen kaltean,
horrexegatik lanak utzirik
gatoz guztiok batean.
Gora, bai gora beti, gora forjaria !
langile trebe zintzo da mailukaria
lurpera, bai lurpera beti nagusia !
ez digute egingo nahi duten guztia.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar legez ongi
su emango diogu geure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari.
Hiru babarrun jateagatik
horrenbeste neke, pena,
erdi ustelik aurkitzen dute
forjariaren barrena,
gure kontura egiten dute
nagusiek nahi dutena
gure lepotik gizentzen dute
bete faltrikara* dena.
Oso goizetik lanean hasi
su eta keen artean,
dinbili, danba ! gelditu gabe
guztiz ilundu artean,
arropa denak puskatzen eta
osasunaren kaltean.
Ez badigute guri jornalik haunditzen ,
berriro gu ez gara lanera bihurtzen
arrazoiz gehiago badugu eskatzen
ez gaituzte inola hoiek ikaratzen.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar legez ongi
su emango diogu geure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari.
--
Oskorri
*faltrika = sakela
2. ariketa: Sinonimoak. Lotu hitz bakoitza bere sinonimoarekin
3. ariketa: Ulermena. Adieraz ezazu hurrengo baieztapenak zuzen ala oker diren.
4. ariketa: Ulermena. Hurrengo galderei erantzun iezaiezu.
5. ariketa: Idatzizko adierazpena.
Informazio gehigarriak
FORJARIEN KANTA
Forjarien kanta, 1891n, Eibarreko forjariek (arotzek) egin grebari buruzko bertsoak dira.
- Kantuaren hitzak
- Oskorriren bertsioa
- Imanolen bertsioa karaoke moduan (Gabi de la Maza): kantatzeko eta hitzen aisego ulertzeko.
Course Features
- Activities Historia
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self