B1 – Halloween, euskal ohitura? 2
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Testua irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu, proposamen egokia hautatuz.
Hurbiltzen ari da Halloween gaua, baina gertakari komertzialetik urrunduz, gero eta gehiago aipatzen da ospakizun horren jatorria. Alabaina, Euskal Herrian ere, tradiziozko besta hori aspalditik agertzen da egutegietan.
Azken urteetan usu entzun da Halloween Estatu Batuetatik heldu den tradizioa dela. Alta, tradizio hori biziki errotua zen Euskal Herrian eta oro har Europako xoko anitzetan. Dirudienez, 1950eko hamarkadan, gure herri eta eskualde anitzetan oraindik bizirik zen ohitura hori. Linean atzeman daitezke Orioko, Bermeoko eta Oñatiko lekukotasun zenbait, adibidez.
Oier Araolaza antropologoak bildu ditu lekukotasun zenbait. Bistan da, Euskal Herrian besta horri ez zaio sekula Halloween izena eman, Gau beltza edo Arimen gaua baizik. Hala ere, iduri du tradizioen aldetik ez zela gaur ezagutzen dugunaz oso urrun (kutsu komertziala kenduz): iluntzean haur eta gazteek bide bazterretan arbi eta kuia hustuetan kandelak ezkutatzeaz gain, etxez etxe eske errondak egiten zituzten, kantuz, neguan ospatzen diren beste besta anitzetan bezala. Hori dena heriotzari lotu giroan egiten zen (arimak, mamuak, hildakoak…).
Lehengo ohitura horren berri harturik, gero eta Euskal Herriko xoko gehiagotan erabaki da arimen gauaren berriz ospatzea, eredu amerikarraren alternatiba gisa: Mutrikun, Oiartzunen, Lekeition, Basusarrin, Itsasun…
https://mintzalasai.eus/eu/actu/actu_euskara/3906-halloween_une_tradition_basque
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities Arimen gaua
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self