B2 – Maitasun erromantikoaren ajeak
IDATZIZKO BITARTEKOTZA – Nerea Sancho psikologoa eta sexologoa da eta Gaztezulo aldizkarian kolaborazioak egiten ditu. Hurrengo artikulua 2009ko ekainaren 5ean argitaratu zuen.
Oso interesgarria iruditu zaizu eta zure lagun bati azaldu nahi diozu.
Overview
Irakurri ondoan, testuaren laburpen bat egin iezaiozu, erranez zerekin ados zaren eta zerekin ez. Zure iritziak argudiatuko dituzu.
Maitasun erromantikoaren topikoa uxatu nahi nuke hilabete honetan. Hainbat historialarik emandako datuen arabera, Europa mendebaldean, Erdi Aroan, errotu ziren egun erromantikotzat ditugun ezaugarri edo balioak. Ezaugarri horiek gure harremanen irizpide dira eta horrek, gure sexualitatea homogeneizatu ez ezik, itxaropen ase ezinak sortzen dizkigu.
Kutsu erromantikoak errealitatea modu bakar eta ustez unibertsal batez ikustera eramaten gaitu, aniztasuna itoz. Bikoteek ez dute maiteminduta egon behar bikote izateko, hori beharrezkotzat jotzen ez badute behintzat. Ez dute betirako maitatzea zin egin behar, haien esku ez bada. Ez dute maitasuna etengabe frogatu behar, joko hori atsegin ez badute. Ez dago zertan elkarren arteko mugarik gabe bizi; norberak bere intimitatea gorde nahi badu, gorde dezala. Elkar ezagutu genuen eguna ospatzea ere bakoitzaren aukera da. Ez dugu zertan espero bikotekideak geure desio guztiak guk nahi modura aseko dizkigunik, edo printze edo printzesa urdina aurkituko dugunik.
Mundu osoan gertatzen ari den homogeneizazio horrek sexualitate aniztasunari kalte egiten diolakoan nago. Gure jendartean maitasun erromantikoa goraipatzen da, eta horrek maitasunarekiko itxaropen edo aukera batzuk eragiten ditu. Itxaropen horiek ondorio kaltegarriak izan ditzakete: frustrazioa, bakardadea, hautsitako bihotzaren gaitza eta muturreko kasuetan, suizidioa ere bai. Maitasuna modu osasuntsuagoan bizi dezakegu honakoa kontuan hartzen badugu:
– Maitasuna ez da bat-batean sortzen. Bat-bateko maitemina erakarpena da, ez maitasuna.
– Pertsonen arteko afinitatea eta predestinazioa ez dira gauza berak.
– Harremanak aurrera egiteko oztopo asko ukaiteak ez du maitasun sentimendua benetakoa denik frogatzen. Zailtasunak edo elkarrekiko desberdintasunak gainditzeko modukoak diren edo ez ikusi beharko dugu (distantzia geografikoa, jada ezkondua egotea).
– Pertsona perfektuaren bila aritzeak bakardadera eraman gaitzake. Harreman onak sortu eta horiek mantentzeak on egingo digu, maitasuna harremanean gaudenekin eraikitzen baitugu.
– Bizitzan ez dago, halabeharrez, maitasun bakar bat. Maitasun harreman guztiak dira autentikoak, bukatzen direnak ere bai.
– Maitatzen dugun horren maitasuna galtzeak ez gaitu baliorik gabeko pertsona bihurtzen.
– Jeloskortasun sentimenduak eta horrek eragindako jokabideek ez digute maitasunaren neurria adierazten. Segurtasun gabezia, konfiantza falta edo berekoikeriaren ondorio izan daitezke, besterik gabe.
– Norbait maitatzea, batzuetan, hartutako erabakia ere da.
Nerea Sancho
Gaztezulo
(Ikasek moldatua)
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
B2 – Maitagintzan Maddi Sarasuaren maneran
IDATZIZKO ADIERAZPENA - Maddi Sarasuaren Biharraren hegietan izenburuko liburuan Maitagintzan olerkia agertzen da.
A2 – Ai, maitasuna!
IDATZIZKO BITARTEKOTZA - Behereko irudia ikustean, lagun bat etorri zaizu gogora. Pertsona horri bidaltzea pentsatu duzu.
B1 – Ai, maitasuna!
IDATZIZKO BITARTEKOTZA - Behereko irudia ikustean, lagun bat etorri zaizu gogora. Pertsona horri bidaltzea pentsatu duzu.
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self