B2 – Pauline eta Juliette Dantzakidea
ENTZUNAREN ULERMENA – Dantzakidea kantua Maddi Sarasuak idatzi zuen eta Pauline Junquettek musikatu. 2020ko Veloma izenburuko diskoan argitaratu zuen Pauline eta Juliette bikoteak.
Overview
1. Kantua entzun baino lehen, hurrengo galderei erantzun iezaiezu.
1.1. Izenburua eta irudia kontuan hartuz, zure ustez zer da kantu honen gai nagusia?
1.2. Zure ustez, zer hitz agertuko dira kantu horretan? Zerrenda itzazu.
2. Kantua entzun bitartean, azpimarra itzazu entzuten dituzun zure zerrendako hitzak. Bigarren entzunaldian, idatz itzazu entzuten dituzun hitz edo erranaldi batzuk, baita kantu horrek eragiten dizkizun emozioak ere.
3. Ondotik, hartu dituzun hitz eta xehetasunen laguntzaz, kantuaren ideia nagusiak
idatz itzazu. Banaka lan egin ondoan, binaka konparatzen ahal dituzue zuen idazlanak, eta ideiak adostu.
4. Azkenik, kantua azken aldiz entzunen duzue eta irakasleak proposatu laburpenetik hurbil zinetenetz egiaztatuko.
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self