A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA – Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
Overview
Kantua entzun arau, hutsuneak bete itzazu proposatzen zaizkizun hitzak erabiliz.
Xalbador (Fernando Aire) bertsolari baxenabartarra zen, (Urepele, 1920-1976). Ofizioz artzaina, bertsolari poetikoa zen, seriostasunez eta malenkoniaz betea. Bere bizitzari, familiari, baserriari, fedeari, euskarari eta naturari buruz kantatu zuen. Ezin bertzean (1969) eta Odolaren mintzoa (1976) liburuak eman zituen argitara.
Bere omenaldi egunean hil zen, bihotzekoa izan eta.
Jojo Bordagarai (Gabadi, Nafarroa Beherea) eta
Ramuntxo Carrere (Lekuine, Lapurdi) 1987an hasi ziren
elkarrekin kantatzen eta 17 urtez ibili ziren plazaz plaza.
Hiru disko grabatu zituzten, hainbat musikariz
inguraturik. 2004an Ramuntxok kantagintza utzi ondoan,
Jojok Pil-Pil taldean segitu zuen eta disko bat grabatu
bakarlari gisa. ( Bahaki, 2008, Elkar)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities A2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
B1 – Maixa eta Ixiar Iluntzean
ENTZUNAREN ULERMENA - Maixa eta Ixiar bikoteak izen bereko diskoan (Maixa eta Ixiar, 1993) plazaratu zuen Iluntzean izeneko kantua entzunen duzu.
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self