B2 – Urriaren 31ko gaua, Arimen gaua
IRAKURRIAREN ULERMENA – Argazkia: Orreagako kapera – © Gerd Eichmann
Overview
Testua irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu.
Urriaren 31ko gaua Arimen gaua da. Gau horretan, bizidunengana hurbiltzen omen dira hilen arimak. Baina (horiek) ikusezinak dira. Orduan, arima herratuek1 beren presentziaren adierazten ikasi dute. Nola? Lehenik, harrabotsa eginez…
Nafarroa Beherean entzunen duzue hilen arimak etortzen direla ahaideez2 mendekatzeko edo gaizki eskuratu ondasunak jabe zuzenari berriz emanarazteko. Ez dira sekula ikusten, baina azantza egiten dute, noiz gela batean, noiz bestean, maizenean3 sukaldean. Ontziak inarrosten4 dituzte, batzuetan platerak lurrean paratzen5, lerroan.
Norbait hurbiltzen zaienean azantza gelditzen da eta beste leku batean hasten da, ezin
baita jakin nola galaraz. Arima herratuarekin mintzatzeko modua atzeman behar da, zer nahi duen jakiteko. Orduan auzo batzuen aholkua bilatzen da, isilean, beste inori deus salatu gabe erremedioa kausitu arte bederen. Askotan aski izaten da mezen ateratzea; bestela, mahai gainean kandela benedikatua, papera, tinta eta luma ezartzen dira, arimak bere nahia hartan idatz dezan; urte batez asteroko edo hileroko mezak eskatuko ditu segur aski, edo bizpahiru beila6 Jakara, Orreagara, Muskildiko San Antonira edo, antzina, Jondone Jakobera. Hori eginik, ez da gehiago deus entzunen etxean. Euskal Herrian oso hedatua da arima herratuen sinestea eta biziki bakanak7 holakorik ezagutu ez duten etxeak.
MICHEL, Francisque
Le Pays Basque: sa population, sa langue, ses moeurs, sa littérature.
Paris: Firmin Didot frères, 1857.
Anuntxi Arana euskal antropologoak euskaraturik.
ARANA, Anuntxi. Hilak gure artean.
Donostia: Elkar, 2015. 46. or. (Ikasek moldatua)
1. Arima herratu: (fr: âme errante, revenant.e)
2. Ahaide: familiako, (fr: membre de la famille)
3. Maiz: usu, (fr: souvent)
4. Inarrosi: astindu, (fr: secouer)
5. Paratu: ezarri, (fr: placer)
6. Beila: erromesaldi, (fr: pélerinage)
7. Bakan: guti, (fr: peu)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities Arimen gaua
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self