B2 – Semeari , Fernando Aire, Xalbador
IRAKURRIAREN ULERMENA – Xalbador (Fernando Aire)
Bertsolari baxenabartarra zen (Urepele, 1920-1976). Ofizioz artzaina zen, baita bertsolari poetikoa ere, seriostasuna eta malenkonia adieraziz anitzetan. Bere bizitzari, familiari, baserriari, fedeari, euskarari eta naturari buruz kantatu zuen. Ezin bertzean (1969) eta Odolaren mintzoa (1976) liburuak eman zituen argitara. Bere omenaldi-egunean hil zen bihotzekoa izan eta.
Overview
Xalbadorrek semeari eskaini bertso zenbait irakurriko dituzu. Testua irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu proposamen egokiak markatuz.
1.
Mixel, ezarri bainauk dudazko trantzean,
Kantatzerat noakik, pena bihotzean;
esperantzaz beteak ginenak artean,
hire azken aldiko berriak hartzean,
hotz ikara ilun bat sartu duk etxean.
2.
Urtatsetako karta ginian lekuko;
etxerako hintzala heldu den neguko,
berri hau izan zian gu denen gostuko,
geroztik asmo horri egin diok uko,
ez ahal haut, gaixoa, betikotz galduko!
3.
Diru eskasia duk eman estakuru,
ekarriko ote dauk sekulan sosegu?
Pausarik hartu gabe uda eta negu,
zer egiteko dituk horrenbertze diru?
Gutiagorekilan biziak gaituk gu.
4.
Hemen hintzan denboran hi hintzan lehena:
diruaz gutienik axola huena,
amodioz eginik lanik gogorrena;
ama batek sor diron ume zintzoena,
harrokaren gainean bizi hindaikena.
5.
Maite hituen behi, ardi ta bildotsak,
hemengo mendi eta dohain baliosak,
etxeari loturik gaduzkaten gauzak;
zer irabazten dugun, gogoan har ezak,
hauen amodioak galtzen badauk sosak.
6.
Hi oroitaraztea dukek alferretan
etxea daukagula hire beharretan;
aunitz egin behar duk Amerika hortan,
hunek galtzen duena indarraren faltan
ordaindu behar baduk dolar paperretan.
7.
Bainan ez nikek nahi, o seme maitea,
desafia dezakan kontraka haizea:
sort-etxearen karga bortxarat hartzea;
hobe baituk hi baino etxea galtzea,
nahiz tristea izan gure zahartzea.
8.
Bainan, seme, nik hitan badiat fedea,
kartsuki hartzen baituk hik eginbidea,
amodioz entzunik aitaren galdea,
behingotzat hor utziz Amerik’aldea,
bilatuko dukala etxeko bidea.
9.
Semea, urrundurik sosaren peskizan,
agertzen duk zer aita erromesa nizan;
zintzoki jarraik hadi hi hire bizitzan,
ni baino aita hobe izaiteko gisan,
hire semeak ez dezan joaiterik izan.
Semeari
Odolaren mintzoa
Fernando Aire (Xalbador)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self