B2 – Sator biltzaile Ahetzeko
ENTZUNAREN ULERMENA – Dena dela… Lapurdiko izenburuko liburuan (Maiatz argitaletxea, 1988), Kolde Ameztoi ipuin kontalariak 54 ipuin bildu eta argitaratu zituen. Istorio bakoitza Lapurdiko herri batean gertatzen da. Entzunen duzuna, hain zuzen ere, Ahetzen kokatzen da.
Overview
Lehenik, arretaz entzunen duzu ipuinaren ideia nagusien ulertzeko.
Bigarren eta hirugarren entzunaldietan, informazio garrantzitzuenak narrazio eskemaren taulan idatz itzazu.
Narrazio eskemaren taula hau da:
1 – Hasierako egoera (pertsonaiak, lekua, garaia…)
2 – Elementu aldatzailea (zer gertatzen da, zerk aitzinarazten du ekintza)
3 – Gertakariak
4 – Elementu konpontzailea (Zerk eramaten du istoria bukaerako egoerara?)
5 – Bukaerako egoera
Bideoa soinuarekin ikusi bitartean, azpimarra itzazu entzuten dituzun zure
zerrendako hitzak. Bigarren ikustaldian, idatz itzazu entzuten dituzun hitz edo esaldi batzuk, baita zure usteak ere.
Ondotik, hartu dituzun hitz eta oharretan oinarrituz, bideoaren ideia nagusiak idatz
itzazu. Banaka lan egin ondoan, binaka konparatzen ahal dituzue zuen idazlanak, eta ideiak adostu.
Binaka egin bilduma ikaskideei aurkez iezaiezue.
Azkenik; bideoa azken aldiz ikusiko duzue eta irakasleak proposatu laburpenetik
hurbil zinetenetz egiazta ezazue. Zuen hipotesiak baieztatu dira?
Zure irritzia emazu gai honi buruz.
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Duration 10 weeks
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Yes