B2 – Patxi errementaria
IDATZIZKO BITARTEKOTZA – Luis Barandiaranen Euskal Herriko alegia, ipuin eta kondairen bildumak izenburuko liburuan bada Patxi Errementaria ipuina.
Overview
Irakurri ondoan, laburpena egin ezazu idatziz. Gero, zure ikaskidearekin bil zaitez eta testuak erka itzazue.
PATXI ERREMENTARIA
Patxi errementaria erabat gaiztoa omen zen.
Behin batean, infernutik deabru bat bidali zuten Patxi infernura eraman zezan.
Hala, deabru hori goiz batean Patxiren sutegian agertu zen. Patxi han ari zen lanean: aldian behin txingura* gainean mailuka, eta beste aldian, berriz, hauspoari eragin, txingarrak* astindu, aizkora, besara hortz eta horrelako burdin tresna batzuk sutan sartu, eta horrela ari zen.
– Egun on – esan zion deabruak.
-Baita hiri ere.
– Egundainoko gaiztoa haizela eta hi infernura eramateko asmoan etorri nauk ba.
– Ez duk gaizki esana. Goazen, lehenengo gosari mokadu* bat jan dezagun.
– Goazen ba.
Eta joan ziren gosaltzera. Biak mahaian jarri ziren eta gosaldu zuten lasai. Gosalondoan zutitu zen Patxi eta deabruari esan zion:
– Bai, oraintxe abia gintzakek.
Hasi zen deabru hori nagiak ateratzen bezala; baina ezin zen zutitu inolaz ere. Mahai alderdi hura bikeaz* igurtzita zeukan Patxik, eta hantxe erantsirik* geratu zen deabru gizajoa.
Han eduki zuen Patxik hiru urtez, harik eta sutan berotuz bikea urtu zion arte.
Deabruak bere burua libre ikusi zuenean, laster alde egin zuen handik, Patxiz gehiago ohartu gabe.
Patxi lehen eta gehiagoko gaiztakeriak egiten zebilen.
Halako batean, Infernuk beste deabru bat bidali zion, infernura eraman zezan. Lehenengo deabruak esan zion bigarrenari:
– Mutil! Patxik mahaian jartzeko agintzen badik, ez gero jarri.
Bigarren deabru hori goiz batean Patxiren sutegian agertu zen.
– Egun on – esan zion Patxiri.
– Baita hiri ere.
– Gaiztakeria gogorrak egiten omen dituk munduan eta hi infernura eramateko agindua diat.
– Ez duk gaizki esana. Goazen, lehenik gosari mokadu bat bat har dezagun.
– Joan gintzakek.
Biak Patxiren sukaldean sartu ziren.
– Jar hadi mahaian, adiskide – esan zion Patxik deabruari.
– Ez, ez zukeat mahaian jarri beharrik.
– Etzan hadi orduan, nik gosaldu bitartean, horko zizeilu* horretan, hainbeste bidean nekaturik egongo haiz eta.
– Ondo esana duk.
Eta hala etzan zen zizeiluan.
Patxik gosaldu zuenean, deabruari esan zion:
– Bai, oraintxe joan gintzakek.
Baina deabrua egin ahalak eginagatik ezin zutitu zen zizeilu gainetik. Zizeilua ere bikeaz igurtzita eduki Patxik.
Eta han eduki zuen hura ere hiru urtetan bikea suz urtu zion arte.
Askatu zenean, hankak arin zituela alde egin zuen infernura deabru gizajoak.
Patxi berriz ere munduan geratu zen. Eta lehen baino gaiztakeria handiagoak egiten zituen.
Ez zela hura gizabidea eta berriz ere Infernuak beste deabru bat bidali zion.
Hirugarren deabru honi lehengo biek esan zioten:
– Mutil! Patxik mahaian jartzeko agintzen badik, ez gero jarri; ezta zizeiluan etzateko esaten badik ere.
– Ondo duk – esan zuen deabru horrek, eta hala mundura alde egin zuen.
Goiz batean deabru horrek, Patxiren sutegian sartuta, esan zuen:
– Egun on!
– Baita hiri ere.
– Erabat gaiztakeriari emana hagoela ziotek denek. Ez al duk hala?
– Ez duk hori egia.
– Ba nik infernura eramateko agindua diat, eta joan egin beharko diagu.
– Ez duk gaizki esana. Baina goazen, lehenbizi gosari txikia jan dezagun behinik. Halako batean, Infernuk beste deabru bat bidali zion, infernura eraman zezan. Lehenengo deabruak esan zion bigarrenari:
– Mutil! Patxik mahaian jartzeko agintzen badik, ez gero jarri.
Bigarren deabru hori goiz batean Patxiren sutegian agertu zen.
– Egun on – esan zion Patxiri.
– Baita hiri ere.
– Gaiztakeria gogorrak egiten omen dituk munduan eta hi infernura eramateko agindua diat.
– Ez duk gaizki esana. Goazen, lehenik gosari mokadu bat bat har dezagun.
– Joan gintzakek.
Biak Patxiren sukaldean sartu ziren.
– Jar hadi mahaian, adiskide – esan zion Patxik deabruari.
– Ez, ez zukeat mahaian jarri beharrik.
– Etzan hadi orduan, nik gosaldu bitartean, horko zizeilu* horretan, hainbeste bidean nekaturik egongo haiz eta.
– Ondo esana duk.
Eta hala etzan zen zizeiluan.
Patxik gosaldu zuenean, deabruari esan zion:
– Bai, oraintxe joan gintzakek.
Baina deabrua egin ahalak eginagatik ezin zutitu zen zizeilu gainetik. Zizeilua ere bikeaz
igurtzita eduki Patxik.
Eta han eduki zuen hura ere hiru urtetan bikea suz urtu zion arte.
Askatu zenean, hankak arin zituela alde egin zuen infernura deabru gizajoak.
Patxi berriz ere munduan geratu zen. Eta lehen baino gaiztakeria handiagoak egiten zituen.
Ez zela hura gizabidea eta berriz ere Infernuak beste deabru bat bidali zion.
Hirugarren deabru honi lehengo biek esan zioten:
– Mutil! Patxik mahaian jartzeko agintzen badik, ez gero jarri; ezta zizeiluan etzateko esaten
badik ere.
– Ondo duk – esan zuen deabru horrek, eta hala mundura alde egin zuen.
Goiz batean deabru horrek, Patxiren sutegian sartuta, esan zuen:
– Egun on!
– Baita hiri ere.
– Erabat gaiztakeriari emana hagoela ziotek denek. Ez al duk hala?
– Ez duk hori egia.
– Ba nik infernura eramateko agindua diat, eta joan egin beharko diagu.
– Ez duk gaizki esana. Baina goazen, lehenbizi gosari txikia jan dezagun behinik behin*.
– Joan gintzakek, nahi baduk.
Sukaldean sartu zireneko, Patxik esan zion:
– Jarri mahaian.
– Ez, ez zeukeat jarri beharrik.
– Etzan hadi orduan horko zizeilu horretan, hainbeste bidean nekaturik egongo haiz eta.
– Ez, ez nagok nekaturik.
– Mutil, igo hadi orduan hor atariko piku gainera, eta jan ezak nahi duan heina piku, nik
bizigarri pixka bat hartu bitartean. Ederrak zeudek eta.
– Bai, horixe egingo diat. Ondo esan duk.
Deabrua piku gainera arin igo zen.
Gosari txikia egin zuenean, irten atarira eta deabruari deitu zion Patxik. Baina deabrua ezin
zen jaitsi. Pikua ere bikeaz eginda zegoen eta deabrua han geratu zen erantsita.
Eskola ume guztiek egunero harrialdi bat ematen zioten.
Aiumaz* deiadarka egoten zen noizean behin, baina Patxik ez aditu egiten zion eta han
eduki zuen hiru urtetan, bikea suz berotu eta urtu zion arte.
Orduan deabru horrek gehiago Patxirekin egoteko gogorik gabe egundoko lasterrena alde egin zuen.
Patxi berriz ere munduan gelditu zen.
Urteak joan eta urteak etorri, azkenean Patxiri ere heriotzako ordua iritsi zitzaion.
Hil zenean, mailu bat, burruntzi* bat eta tenazak hartuta, infernura joan zen.
Dan-dan-dan, jo zuen infernuko atea mailuaz.
– Nor da? – hots egin zioten barrutik.
– Patxi errementaria – erantzun zien.
Hau aditu zutenean deabru guztiak ateari eustera bildu ziren, Patxi errementaria sar ez zedin.
Deabru batek ezagutuko zuela Patxi errementaria zen ala ez zen, eta ate zulotik begira jarri zitzaion.
Patxik burruntziaz begia atera zion.
Beste batek hitzetik ondo ezagutuko zuela eta, belarri jarri zion ate zuloan.
Patxik tenazez belarria atera zion.
Azkenik, Infernuak ez zuela bada hartzen eta zeru aldera joan zen Patxi. Jo zuen zeruko atean. Atera zen San Pedro eta galdetu zion ea nor zen.
– Patxi errementaria -erantzun zion.
San Pedrok ez zion sartzera utzi nahi.
Andre zahar bat azaldu zen orduantxe ate ondoan. Patxi errementaria ikusi zuenean oso larritu zen eta inork gaitzik egin ez ziezaion harengatik ondo esanez hasi zen: sekulako gizon ongilea izan zela munduan, eta horrelako beste gauza asko.
Orduan San Pedrok atea zabaldu zion eta hala orain Patxi errementaria zeruan omen da.
Euskal Herriko alegia, ipuin eta kondairen bildumak
Luis Barandiaran Irizar
(Ikasek moldatua)
Hiztegia:
Txingura: ingude. Burdinazko blokea, burdina eta metalak gainean joz lantzeko erabiltzen
dena.
Txingar: gori-gori dagoen egur edo ikatz zatia, brasa.
Mokadu: ahamen, janari pixka bat.
Bike: gai iluna, oso likatsua, oholak, larrua eta kidekoak irazgaitz (fr: imperméable)
bihurtzeko erabiltzen dena.
Erantsirik: kolaturik.
Zizeilu: zurezko eserleku luzea eta bizkarduna, gehienetan bizkarraren erdiko zatia
mugikorra eta mahai gisa erabiltzeko modukoa izaten duena.
Behinik behin: behintzat, bederen.
Burruntzi: haragia su gainean erretzeko erabiltzen den burdinazko ziria.
Aiumaz: aienez, auhenka (fr: en gémissant)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
B2 – Maitagintzan Maddi Sarasuaren maneran
IDATZIZKO ADIERAZPENA - Maddi Sarasuaren Biharraren hegietan izenburuko liburuan Maitagintzan olerkia agertzen da.
A2 – Ai, maitasuna!
IDATZIZKO BITARTEKOTZA - Behereko irudia ikustean, lagun bat etorri zaizu gogora. Pertsona horri bidaltzea pentsatu duzu.
B1 – Ai, maitasuna!
IDATZIZKO BITARTEKOTZA - Behereko irudia ikustean, lagun bat etorri zaizu gogora. Pertsona horri bidaltzea pentsatu duzu.
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self