B2 – Otsoa eta abeltzaintza nola bateragarri bihur?
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Testua irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu proposamen egokia markatuz.
“Otsoak ez du otsokirik jaten” dio erran zaharrak, bai ordea ardiaren haragia. Eta hori da gaur egun artzainak kezkatzen dituena, otsoak, hurbildu ahala, gero eta artalde gehiago erasotzen baititu. Baina otsoa gure paisaiatik kanporatzea al da konponbidea? Ala artzaintza eta otsoa bateragarri izan daitezke? Animalia horrekin zerikusia duten hainbat elkarte eta erakundetara jo dugu eta erantzun desberdinak bildu. Gaur egun ere, abeltzainak ez dira gustura animalia horrekin. Haragijale oportunista izanik, otsoak animalia motelak hobesten ditu. Denbora eta energia gutiago behar ditu ardiak hiltzeko, oreinak, orkatzak edota basurdeak akabatzeko baino. Gauzak horrela, artzainen ikuspuntua aztertzea ezinbestekoa da.
Urteko hilabeterik beroenetan, ardiak lasai-lasai ibiltzen dira mendian eta otsoei harrapakin errazak zaizkie. Orain arte, otsoek eragindako kalteak ez dira oso handiak izan, baina bai artzainak kezkatzeko modukoak. Pasa den urteko udazkenean, egoeraren berri emateaz gain, manifestazio ugari egin zituzten abeltzainek konponbideren bat aldarrikatzeko helburuarekin. Abeltzain askoren ordezkaritza duten hainbat sindikatuk eta elkartek –horien artean UAGA eta EHNE sindikatuek–
Otsoaren hedapena, artzainen suntsipena leloa hartu dute oinarritzat. Otsoa artzainen jarduerarekin bateraezina dela azpimarratzearekin batera, bataren edo bestearen aldeko apustua egin behar dela diote. Artzainen kezka nagusia ez da otsoek eragiten dituzten kalte ekonomikoak pairatzea, kalte horiek saihestearren egin beharreko ahalegina baizik. Beste modu batera esanda, ez daude mendian gau eta egun artaldea zaintzeko prest. Azken finean, dirua ez ezik bizi-kalitatea galtzeko arriskua ere ikusten dute.
Erakunde publikoen jarrera aztertu ondoan, irizpide ezberdinak erabiltzen dituztela ondoriozta daiteke. Erakunde batzuek harturiko neurriak oso egokiak dira, hala nola artzakurren erabilera sustatzea –ardiak otsoen erasotik babesten dituen zakurra– edota kalteen ordainketak. Hala ere, eztabaidagarri diren neurriak ere badira, basurdeak bezalako hainbat animaliaren uxaldiak antolatzen direnean, otsoak tirokatzeko aukera izatea, besteak beste. Dena den, Euskal Herria bezalako lurralde txikian irizpide guztiak kontuan hartuko dituen hitzarmen baten beharra ikusten da.
Otsoaren garrantzi ekologikoa
Otsoaren kudeaketa egokia zehazteko, oinarri biologiko, ekonomiko eta sozialak izan behar dira kontuan. Otsoaren garrantzi ekologikoa oso handia da beste animalia batzuen populazioak kontrolatzen dituelako (orkatzak, oreinak, basurdeak…), banako eri eta ahulduak akabatuz. Bestetik, otsoak benetan eragindako kalte ekonomikoen balioespena egin beharko litzateke. Hau da, hildako abereak, zauriturikoak, umea botatakoak, estresak jotakoak eta abarren zerrenda osatu beharko litzateke, beti ere zakur basatuek eragindako kalteak baztertuz. Datu guztiak bilduta, gune arazotsuenen kokapen zehatza ezagutuko genuke. Azkenik, gizartearen ikuspegia aztertu beharko litzateke, otsoari buruzko aurreiritzi eta gezurrak dibulgazio-lan egokiaren bidez zuzenduz.
Kanpoko ereduak
Beste leku batzuetara so eginda, lagungarriak gerta daitezkeen adibideak aurkituko ditugu. Ipar Ameriketako hainbat lurraldetan antzeko arazoa pairatu ostean, otsoak erakarritako turismoari errentagarritasuna ateratzen saiatzen ari dira. Yellowstone Parke Nazionalean egindako ikerketa baten arabera, adibidez, urteko 70 milioi dolarreko irabaziak lortzen dituzte otsoari esker.
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2083/otsoa-eta-artzaina-nola-bateratu
2007ko apirilaren 08a
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities Animalien alde
You May Like
B1 – Maialen Errotabehere kantaria amodioaz mintzo
ENTZUNAREN ULERMENA - Entzunen duzun soinuan, Maialen Errotabehere abeslaria amodioaz mintzo da Radiokulturan.
B2 – Esnatu beharra daukazu
AHOZKO ADIERAZPENA - Esnatu beharra daukazu komikia Andres Guerreroren Maitasuna zailegia da izenburuko liburuan da (2018).
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Duration 10 weeks
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Yes