B2 – Mayi Ariztia, gizonen mende zen jendartean leku aparta lortu zuen emaztea
AHOZKO BITARTEKOTZA – Euskonews webguneko testua irakurri duzu eta biziki interesgarria iruditu zaizu. Lagun
batekin zara eta partekatu nahi dituzu hartan diren xehetasunak.
Overview
Ahoz azal iezaiozu zergatik Mayi Ariztiak Amattoren uzta idatzi zuen eta nola bildu zituen ipuinak. (Kasu! Ahots grabatzailea Google chrome eta Safarirekin ibiltzen da.)
Amattoren uzta izenburuko liburua da Mayi Ariztiaren lanik nagusia. Etxen seme-alabek herri ipuinak entzutean zuten jarrerak bultzaturik, deliberatu zuen ipuinak liburu batean biltzea.
Hainbat kontalariren ipuinak bildu zituen Mayi Ariztiak, eta jasotze lan hori ahalik eta zehatzena izan zedin, kontalariei behin eta berriz ipuina kontatzeko erraten zien: “Harritzeko da zer memorioa izaten duten, batere irakurtzen eta eskribatzen ez dakiten horiek: liburuetan deusik ezin ikas, eta bethi orhoitzen beren aintzinekuenganik aditu dituztenez!
Ichtorio horiek hartzeko, lehenik erranarazi dizkatet behin erraileri. Gero, erran nauzkite berritz, emeki-emeki, puchkaka-puchkaka, hek erran ahala, nik markatzeko gisan, hitz bakar bat ere kanbiatu gabe. (…) Eta dena izanen da gure Eskuararen onetan, haren maitarazteko eta hedarazteko, Jainko maiteak hala nahi duelarik! “
Aitzinsolasean aitortzen duen bezala, Itsasuko artzain batengandik jaso zituen ipuin asko, baita Sarako sendagile zahar batengandik ere, baina Saran sortua eta Zugarramurdin bizi zen 82 urteko agure “ichtorio erraile gaitz” bati zor dizkio ipuin gehienak Ariztiak. Etxez etxe, arto zuritzetan, auzo guziak elkarturik ibilarazten zuten agurea istorioak kontatzen.
“Harek ichtorioak erran, eta bertzek entzun, ernerik, loaletu gabe, beren lana gisa hortan aiseago eta gehiago egiteko, omore hobean!”
Eta hori ikusirik, Mayi Ariztiak bere etxera eraman zuen agurea, ipuin kontalaria: “Pasatu zituen bi egun; ez nuen atchikitzen ahal izan gehiago: sobera grina zuen etchean utziak zituen bere iloba ttiki umechurtchez.
Ikustekoa zen, zein gochoki eta eztiki kontatzen zituen bere ichtorioak (…) su pazterrrean jarririk, kapelua khendu eta belaun punttan emanik, begiak erne, urrunerat begira.
Zer horen gochoak iragan ditudan harekin. “
ETXANIZ, Xabier
Auñamendi Eusko Entziklopedia
Emakumeak Euskal Herriko historian
(Ikasek laburtua eta moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities Ahozko bitartekotza
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self