B2 – Matias arpoilaria
IRAKURRIAREN ULERMENA – Baleazaleak eta kortsarioak izenburuko liburuaren pasarte bat irakurriko duzu. Andra Mari galeoia bera da narratzailea eta bere bizitzaren parte bat kontatzen du.
Overview
Testua irakurri ondoan, marka ezazu baieztapenak zuzen ala oker diren.
Balea bikote bat, arra eta emea, bafadaka ari zen olatuen gainean, noizean behin zarakarrez betetako buruak erakutsiz. Garaikur bi bakar baten lekuan; ez zen batere ohikoa azken urteetan. Pasaiatarren buru zihoan Matias, eta hamar minutu baino lehen kokatu ziren ugaztunetatik oso hurbil, tiroa erratzeko aukerak deuseztatuz. Haren txalupa kasik lehen balearen bizkar gainean zen, atzera egiteko agindua eman zien Matiasek arraunlariari eta lemazainari; hortzak estutu eta besoa sorbalda gainetik altxatu zuen, lehen arpoia bigarren balearen buru gibelaldera jaurtiz; ustekabean harrapatutako emeak lehen erasoa jasan zuen eta odol jarioak zipriztindu zuen arpoilari ausarta. Baina ihizia hasi berria zen. Haragi multzo ikaragarri handi hark amorruz beteak buztankada bota zuen eta gure begien aurrean murgildu zen uretan. Matiasek ez zuen bigarren arpoia jaurtitzeko astirik izan eta arrarentzat gorde zuen, ondo baino hobeto baitzekien hark ez zuela inola ere zauritutako bikotekidea bakarrik utziko. Pentsa ezinezko abiaduraz eta punteria hobe ezinez, bigarren zetazeoari birika inguruan sartu zion arpoia; batera eta bestera jauzika hasi zen, bafadaka, odolez blai. Zorigaiztoko patuari aurrea hartu nahian aritu zen arra, gainontzeko txalupek inguratu eta xabalina eta lantza ttipi ugari botatzen zizkioten bitartean. Uste zutenaren kontra, ez zen hondoratzen, baina marinelen begiak urduri ziren olatu eta uhin artean hara eta hona begiratuz, emea itsaso sakonetik irteten noiz ikusiko zain. Une delikatua eta era berean arriskutsua zen, uretatik irten eta txaluparen bat neke handiegirik gabe hondoratzeko indarra izaten ahal zuelako ugaztunak.
Bi txalupa ar handia menderatu nahian zebiltzan bitartean, gainontzeko itsasontziak topaketa berri baten zain ziren. Isiltasun segundo batzuk igaro ziren eta odol arrasto batek argi utzi zuen emea ere han nonbait zebilela. Lantza hilgarriaren eraginetik askatu nahian ari zela agertu zen marinelen aurrean eta, buztankada bortitz batez, guti falta izan zitzaion Arratzu gaztea eta haren marinelak itsas sakonera bidaltzeko. Balearen bizkarrera hiruzpalau lantza gehiago botatzeko astia baino ez zuten izan haiek. Itxaron eta soka askatu, eta itxaron. Ezin besterik egin. Bizirik irauteko ahalegin antzu hartan nekeak animaliak gainditu arte itxaron behar. Baleak urri agertzen ziren eta ordurako Asturias eta Galiziako kostaldeetan itsasontzi ugari aritzen zen arrantzan.
Garaiak aldatzen zihoazen… Ihizia bukatua zen eta arratsaldea ilun kolorez jantzi zen. Indarrak ahitua, portura bidean abiatu ziren arraunlariak, boga eta boga. Neronek eraman nuen arrastaka ar handi hura Pasaiako porturaino; bi txalupek gauza bera egin zuten emearekin. Borroka gogor eta desorekatu hark bi ordu iraun zuen. Behin lurrean, enkantean saldu zen animalien haragia, baina, “Arrainaren hamarrena” – Elizaren zergak ordaintzeko baliatzen zena – deskontatu eta, ohikoa zen legez, nire jabeen eta tripulazioko kideen artean zati batzuk banatu ostean.
Ez zen inolako eztabaidarik izan eta garaian garaiko ohiturei atxikiz egin ziren gauzak. Eta han kasik guziak senideak eta auzokideak zirelako. Hendaiako edo Donostiako txalupak ere partaide izan balira, bestelakoak izango ziren gauzak.
Hiztegia:
sargoritsu: oso bero
pinaza: itsasontzi mota bat
zarakar: larruazalean, zauriak edo urratuak lehortzean, sortzen den gainalde gogortua.
Zakar.
garaikur: trofeoa, garaipenaren lekukotasuna.
xabalina: (fr: javelot)
Baleazaleak eta kortsarioak
Iñaki Mendizabal Elordi, Asier Sanz Nieto
Elea argitaletxea
(Ikasek moldatua
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self