B2 – Kontzeptu batzuen argitzea
IRAKURRIAREN ULERMENA – B2
Overview
Testua irakurri ondoan, baieztapenak zuzen ala oker diren adieraz ezazu.
A) Feminismoa
Feminismoa mugimendu intelektual, sozial eta politikoa da. Helburutzat dauka sexuen arteko berdintasun politiko, ekonomiko, pertsonal eta sozialaren definitzea, lortzea eta egonkortzea. Besteak beste, emazteentzat gizonen hezkuntza eta lan aukera berak eskatzen ditu.
Feminismoak bultzatu kanpainek aitzinamendu historiko nabarmenak eragin dituzte emazteen eskubideen eremuan, batez ere Mendebaldean. Jakina da feminismoak lortu duela emazteen bozkatze eskubidea, ugaltzeari lotuak diren zenbait eskubide
(antisorgailuen erabiltzeko eta abortatzeko eskubideak barne) eta kontratuak zein ondasunak ukaiteko eskubidea.
B) Matxismoa
I. Definizioa
Matxismoa jendarteko harremanetan gizonaren nagusikeria adierazten duten jarreren multzoa da, emazteak gutietsiz. Jokabide horiek ohartuki edo oharkabe (kulturaz zein hezibidez ikasiak) har daitezke.
Matxismoak emazteek eta gizonek nolakotasun bereziak dituztela aldarrikatzen du, emazteei sentiberatasuna eta gizonei arrazionaltasuna eta fermutasuna egotziz. Horregatik bien arteko rol banaketa argi eta zurruna ondorioztatzen du: emazteei etxeko zaintza, garbiketa lanak eta gizonen sexu gozamenaren ardura; gizonei, berriz, eremu publikoko ardura; eta horregatik abantaila sozioekonomiko batzuk aitortzen zaizkie.
II. Jokabide matxisten adibide zenbait
Rol banaketa XX. mendearen erdian
Jendarteko harremanetan gizonen eta emazteen rolak ongi azalduak dira behereko testuan, 1955eko aldizkari batetik hartua. Garai horretan ohikoak ziren horrelako aholkuak bai Europan bai Estatu Batuetan.
Izan ezazu afaria prestatuta. Aldez aurretik pentsatu ezazu, ahal bada bezperako gauean, egingo duzun menu gozoari buruz eta hura etortzen denean prest egongo da. Harengan zenbat pentsatu duzun eta haren beharrak zenbat ardura dizuten adierazteko modu bikaina da. Gizon gehienak gose dira etxera iristen direnean, eta otordu on bat izateko aukera, batez ere haien janari gogokoena bada, merezi duten harrera beroaren zatia da. (…).
Entzun iezaiozu. Baliteke zuk hari esateko hamaika gauza garrantzitsu izatea, baina etxera iritsi berri denean, ez da une egokia. Utzi lehenbizi gizonari hitz egiten, gogoratu haren elkarrizketa-gaiak zureak baino garrantzitsuagoak direla. (…).
Ez eskatu haren ekintzei buruzko argibiderik, eta ez itzazu haren iritziak edo erabakiak zalantzan jarri. Gogoratu, etxeko gizona da, eta etxeko gizona denez, bere borondatea zuzentasunez eta konfiantzaz gauzatzen du.
Housekeeping aldizkaria, 1955eko maiatza (Wikipediatik hartu itzulpena)
Lege baztertzaileak XXI. mendean
Gaur egun, XXI. mendean, oraindik ohikoa da arlo anitzetan emazteen kontrako jokamoldeak topatzea, edota gizonei soilik abantaila batzuk ematea. Jarraian dauden ataletan emazteak baztertzen dituzten zenbait lege eta neurri aipatzen dira.
• Bikote harremanei dagozkien lege batzuek emazteen eta gizonen eginbeharrak bereizten dituzte: zenbait tokitan, emaztea zigortua da ezkontza aitzin haurdun gelditzen bada edo senarra engainatzen badu. Batzuetan hiltzera kondenatua izan daiteke, adibidez, Sudanen https://www.courrierinternational.com/article/droits-humains-au-soudan-premiere-condamnation-d-une-femme-a-la-lapidation-pour-adultere-depuis-neuf-ans).
• Legezko gaitasuna ukatzen zaie. Banku kontu baten irekitzeko edo kanpoan lan egiteko gizon baten baimena behar dute Saudi Arabian; familiako gizonik gabe ezin dira etxetik 78 kilometrora baino urrunago joan Afganistanen.
• Eskubide politikoak mugatzen edo ukatzen zaizkie. Adibidez, Saudi Arabian 2015ean baizik ez zuten lortu bozkatzeko eskubidea.
Hezkuntza matxista
Eskoletan eta familian, jendartean onetsiak diren baloreak transmititzen dira. Jokabide matxista horiek belaunaldiz belaunaldi barneratu dira: gizonaren agintearen onartzea, haurren ukaitea ezinbestekoa dela pentsatzea. Horren adibide gisa iraganeko Europa har daiteke. Alabaina XX. mendea arte ez zen emazterik onartzen zientzietako unibertsitateetan. Halaber, janzteko moduan: XX. mendearen erditsua arte emazteek ezin zituzten galtzak jantzi leku publikoetan.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Feminismo (Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self