A2 – Irulegiko eskua
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Testua irakurri ondoan, marka ezazu hurrengo baieztapenak zuzen ala oker diren.
Irulegiko Eskua objektu arkeologikoa da, Nafarroako Irulegi mendian aurkitua. Burdin Arokoa da eta baskoien mintzairaren hitzak dituela uste dute zenbait adituk, testuaren lehen hitza Sorioneku gisa interpretatu baitute. Uste da, etxe sartzean ezarria zorte ona emateko edo agurtzeko erabilia.
Mattin Aiestaran arkeologoaren taldeko Leire Malkorrak aurkitu zuen brontzezko pieza, 2021eko ekainaren 18an. Artean, esku forma zuela jakin gabe ere, garrantzizkoa izan zitekeela pentsatuz, ingurua kontu handiz garbitu zuten eta prozesua filmatu.
2021eko uztailaren 13an, eskua Nafarroako Gobernuko agintarien ardurapean gelditu zen, indusketako beste pieza batzuekin batera, nehork jakin gabe idazkunik bazuela.
2022ko urtarrilaren 18an, Carmen Usua zaharberritzaileak garbiketa prozesuan atzeman zuen zerbait bazuela gainean idatzia.
2022ko azaroaren 14an aurkeztu zuten prentsaren aitzinean Nafarroako Gobernuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak.
Pieza brontzezkoa da, 143 mm luze da, 1 mm lodi eta 128 mm zabal; 36 gramoko pisua du. Eskuineko esku baten itxura du, izari naturalekoa, guti gorabehera.
Aditu batzuk oso baikorrak dira aurkikuntza horri dagokionez. Javier Velaza nafar epigrafistak (metaletan eta antzeko materiatan agertzen diren idazkunak aztertzen dituen profesionala) azaldu zuenez, aurkikuntzak espero gabeko bide bat zabaldu zuen, idazkuna garaiko euskaraz idatzia dela zalantza gabekotzat jo baitzuen: «Ezusteko bat dago: lehen hitza sorioneku da, eta, testua transkribatzeko orduan, oso azkar eta garbi irakurri eta interpretatzen da euskaraz dagoela idatzia».
Haatik, aurkikuntzaren lehen unetako baikortasunari uko egin gabe, zuhurtziaz aritzea gomendatu dute hizkuntzalari batzuek. Haien ustez, sorioneku lehen hitza zorioneko dela esateko behar den froga ez dago oraindik.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Irulegiko_Eskua
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities A2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self