B2 – Herritik urrun
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Testua irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu.
Txapela buruan eta ibili munduan
Historian zehar ez dira guti Euskal Herria utziz mundu zabalera joan zirenak. Etxearen ondoretasun ohiturak behartzen zituen premu edo prima ez ziren etxeko seme-alabak bizibidea kanpoan bilatzera. Anitzetan, joaten zirenen asmoa, dirua eginik, itzultzea zen, etxe bat sorterrian erosteko eta lasai bizitzeko. Horiei amerikanoak edo indianoak erraten zitzaien eta propagandarik hoberena ziren herriko gazteentzat, joateko gogoa pizten baitzieten. Hala ere, guziak ez ziren egoera horretara ailegatzen; zenbaitek doi-doia lortzen zuten herrian utzi sortetxearen zorrak kitatzeko adina eta beste anitzek ez eta itzultzeko txartelik ere. Dudarik gabe, XVI. mendeaz geroztik, Ameriketarako bidea izan zen helmuga nagusia eta anitzetan ez da horretaz sobera harro sentitzeko zerbait, hasi-hasieratik euskaldunek parte hartu baitzuten bertan gertatutako desmasietan. Dena den, baten bat saiatu zen Mundu Berrira eramaten hemen zegoen gizarte antolamendua, garaian inguruetakoa baino bidezkoagoa. Hauxe da Francisco Ibarraren kasua, XVI. mendean Mexikon Nueva Vizcaya – Bizkaia Berria – probintzia sortu zuen Durango hiriburuarekin. Bertako gobernadore izendaturik, Bizkaiko Forua hartu zuen legeriatzat, baina Espainiako erregeak ez zuen egoera hori onartu. Badirudi joandako euskaldunen arteko elkartasuna oso goiz sortu zela; elkartasun horrek arazoak sortu zizkien gainerako kolonizatzaileekin, gerlaraino ailegatuz, Potosí eskualdean (oraingo Bolivian) gertatu zen bezala. Jadanik 1671 . urtean Mexikon elkarte antolatu bat eratu zuten euskaldunek, arazoak zituztenak laguntzeko; ondoko mendeetan asko zabaldu ziren horrelako elkarteak.
Ameriketan egiten zituzten lanbideak desberdinak ziren, baina zenbait garaitan artzaintza nagusi zen. Argentinan, Buenos Aires hiriburuan, esne industria eta gazitegiak (haragia kontserbatzeko industria) XIX. mendean euskaldunen eskuetan zen; bi lan horiek “euskaldunen lanak” deitzeraino heldu ziren. Horrez gain euskaldunak baziren Kaliforniako urre meatzeetan, ostatuetan, merkatalgintzan eta Argentinako panpa lautadetan, unai gisa.
Garai batez emigrazioa handitu zen hainbeste non benetan kezkagarri bilakatu baitzen Euskal Herrian, bereziki Iparraldean XIX. mendean. Arrazoien artean bazen frantses armadara joan beharra; 1850. urtean, adibidez, Iparraldeko populazioa ez zen Frantziako % 1era heltzen eta hala ere armadako desertoreen % 50 euskaldunak ziren.
Hiru urtetan (1852-1855) 1311 gaztek ihes egin zuten; muga iraganik, Pasaiako portuan
itsasoratzen ziren. Hegoaldekoak, aldiz, Baionatik eta Bordeletik abiatzen ziren 1876tik
aurrera, espainol armadara joan beharra zegoen urtetik alegia. Iparraldean, 1832-1907 tartean ehun mila pertsona joan zirela kalkulatzen da, ikaragarriko kopurua denbora horretarako, populazioa 120.000 biztanlekoa zela kontuan hartzen bada.
Orhipean Xamar
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self