B2 – Gorka Egia, Ekologista naiz baina…
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Gorka Egia Arregiren Ekologista naiz baina... liburuaren pasartea irakurriko duzu. Horretan, planetaren egoerari buru egiteko aholku batzuk ematen ditu. Testua irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu proposamen egokia markatuz.
Mundu mailako erronkei maila lokalean erantzun beharko diegu. Mundua erreferentziatzat hartu, baina konponbideari helduz, norberarengandik eta gure inguru hurbiletik hasita.
Baina eraldaketa osoa ezin da egin bat-batean, kolpe bakarrean. Beraz, urrats ttipiz hasiko gara. Ura, energia, zaborra, erosketa arduratsua eta norbere jarrera aipatuko ditugu.
Beste ezer baino lehen, ura kutsatzeari utzi behar diogu, kutsatua den ur hori itsasora isurtzen delako, eta horrek arrisku bizian ezartzen duelako gure atmosferaren birika den ozeanoetako landaredia.
Era berean, ur gutiago gastatzen hasi behar dugu, datu guzien arabera, Euskal Herria lehorteak jotzeko arriskuan izango delako datorren mendean.
Iturri berriztagarrietatik sortu argindarra erosten hasi behar dugu, horrek segurtatuko baitu guk kontsumitzen dugun elektrizitatea sortze-planta berriztagarrietatik erosia izatea.
Garraio pribatua alde batera utzi eta garraio publikoa erabili behar dugu egunerokotasunean.
Erosteko ohidura berriak barneratu behar ditugu gero eta hondakin gutiago sortzeko. Ahal den guzia berrerabili edo birziklatu behar dugu, baita bertako produktuak erosten hasi ere, pixkanaka oinarrizko dugun guzia bertan ekoizteko.
Hau guzia gauzatzeko, ezinbestekoa izango da nork bere jarrera aldatzea. Berdin jarraituz gero, nekez aldatuko da egoera. Barnera begirako lan sakona egin behar dugu.
Datuak ikusirik izuak jota gelditu nintzen; zer gero iluna duten nire ilobek, ikasle ohiek eta ondorengo belaunaldiek! Baina, ez aitzinera ez eta atzera egotetik, beste sentsazio batek hartu nau pixkanaka. Orain pentsatzen dut erronka bat dugula aitzinean, eta itxaropenez betea naiz ekiteko. Hain hunkigarria da pentsatzea zenbat daukagun eskaintzeko! Gure esku izanen da bestelako bizimodu eta gizartea sortzea. Aitzineko belaunaldien jarraipena izateari utzi eta historian egin den ekarpenik garrantzitsuenetakoa egin behar dugu:
gizarte berri bat asmatu. Gure ondorengoei zor diegun errespetuz eta maitasunez egingo dugu lan hori. Ez ahaztu: haien ama, aita eta familia gara!
Ekologista naiz baina
Gorka Egia Arregi
(IKASek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self