B2 – GEZURRA ETA EGIA
IRAKURRIAREN ULERMENA – Horra Wentworth Websterrek (1828-1907) bildu zituen ipuinetarik bat.
Overview
Irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu.
GEZURRA ETA EGIA
Behin bazen emazte bat ezkondua, alargundua eta berriz ezkondua. Egun batez senarra lanean duelarik, heldu zaio gizon bat eta erraten dio nondik heldu den. Ematen dio erantzuna:
— Bertze mundutik.
— Ba al dakizu Pierreren berririk?
Erraten dio ontsa dela baina oinetako eta arropaz miserian dela, eta ez duela posible erostea pipatzeko belarra.
Emazte hark berehala:
— Nahi diozu senarrari sos eta zerbait arropa eraman?
— Bai.
Azkenean ematen dio. Gizona partitzen da lorietan, bere paketea eskuan eta bere sosekin. Heldu zaio emazteki hari bere senarra eta erraten dio:
— Joanes! ez dakizu bada berri? Pierren berriak baditut.
— Zer diozu emaztekia! Zer eman diozu? Pakete ttipi bat eskuan ikusi dut juaixtian* gizon bat hor pasatzen.
Hartzen du bere zaldia barrukitik eta badoa tarrapataka.
Gizon hura bere paketea aldean, jarririk zegoelarik, aditzen du zaldi harrabotsa eta berehala bere paketea botatzen du bazterrera. Arribatzen da zaldizko hura eta erraten dio:
— Ikusi duzu gizon bat pakete bat eskuan hemendik pasatzen?
— Bai, zuen aldera joan da. Oihanpe horretan sartu da.
Erraten dio:
— Nahi nauzu zaldi hau gordatu* istant bat?
Erraten dio baietz. Eta badoa gizon hura bere zaldia utzi eta, oihanaren bilatzerat. Bertze brigantak hartzen du bere paketea eta igaten da zaldi gainerat. Partitzen da.
Bertze gizon gaizo hura heldu da bere ustez. Etorri baina ez zaldirik, ez paketerik. Koleran partitzen da bere etxerat. Erraten dio bere emazteari:
— A! Zure paketea eta dirua eraman dituen gizon hari eman diot zaldia, lehenbailehen zeruan
sartzeko.
Wentworth Webster (Ikasek moldatua)
Hiztegia
Juaixtian: oraintxe
Gordatu: zaindu, atxikitzea
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self