B2 – Euskara Ipar Euskal Herriko irakaskuntza sisteman
IRAKURRIAREN ULERMENA – Argazkia: © Seaska – 1979ko Seaskaren aldeko manifestaldia Baionan
Overview
Testua irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu proposamen egokiak markatuz.
1951 aintzin eskolan euskara irakastea debekatua zen Frantzian. Hainbat eragile eta
herritarren lanaren ondorioz, euskararen irakaskuntzak gero eta onarpen handiagoa lortu du. Eskola publikoetan ere eredu elebiduna plantan ezarri da. Hala ere, euskara hizkuntza ofiziala ez denez, euskara irakasteko zailtasun gelditzen dira.
Euskara irakaskuntzan sarrarazi zuen lehen sarea eskola pribatu giristinoa izan zen, 1964an. Murgiltze ereduaren alde zirenek Seaska elkartea sortu zuten 1969an, eta Iparraldeko lehen ikastola 1970ean ireki zen, Arrangoitzen. Gaur egun Seaskak hiru mila eta zazpiehun bat ikasle eskolatzen ditu 36 ikastetxetan.
2013an aitzinamendu handia gertatu zen, frantses estatuak Loi pour la refondation de l’école de la République (“Errepublikaren eskolaren berregiteko legea”) izeneko lege testuan, historian lehen aldikotz, eskola publikoan eredu elebiduna plantan ezartzea onartu baitzuen. Esperimentazio gisa, 2008tik goiti lehen mailako eskola batzuetan ikasgai guziak euskaraz egiten hasi dira.
Gaur egun, Ipar Euskal Herriko eskoletan hiru eredu mota badira:
• Eredu elebakarra: Ikasgai guziak frantsesez dira. Euskara irakats daiteke hautuzko ikasgai gisa.
• Eredu elebiduna: Euskara eta euskaraz hainbat orenez irakasten da, gehienik
frantsesez bezainbat (ez gehiago). Eredu hori sare publikoan eta eskola giristinoetan eskaintzen da.
• Murgiltze eredua: Ikasgai guziak euskaraz dira, beste hizkuntzak salbu. Luzaz
Seaska ikastolen federazioak soilik eskaini du, ama eskolatik baxoraino. Azken urte
hauetan, murgiltze eredua esperimentazio gisa plantan ezarri da beste sareetako
ama eskolako eta lehen mailako eskola batzuetan.
2004tik murgiltze eta elebidun ereduetako kopuruak izigarri emendatu badira ere, gaur
egun Ipar Euskal Herriko ikasle gehienek frantses eredu elebakarrean ikasten dute.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskara_hezkuntza_sistemetan
(Ikasek laburtua eta moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self