B1 – Euskal Herria: aterpe herria, bi errealitate
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Testua irakurri ondoan, ehunekoak eta dagozkien informazioak lot itzazu.
Globalizazioak eta munduan zehar milioika lagunen desplazamendua eragiten ari diren zailtasunek (gerrak, pobrezia, orotariko esklusioak,…) isla argia izan dute euskal gizartean. Gertaera historiko horiek, ordea, XXI. mendea hasi zenetik ezaugarri bereziak hartu ditu. Hego eta Ipar Euskal Herrian joera desberdinak dira, eta ondorioz, eraikitzen ari diren gizarteen konposizioa desberdina da. Hegoaldeak eta Iparraldeak dinamika antagonikoak dituzte hein batean.
Azken hamarkadetan gure artean bizitzera etorri pertsonen jatorriak aniztasun handiko gizartea sortu du: euskal herritarren %28,5a (898.500 pertsona) Euskal Herritik kanpo sortua da. Edonola ere, ongi bereizi behar dira Ipar eta Hego Euskal Herriko errealitateak, zeharo desberdinak baitira.
Ipar Euskal Herriko biztanleen artean % 42,8a Euskal Herritik kanpo sortua da, baina gehienak frantses estatuko herritarrak dira (% 39,2): Akitania Berrikoak (% 9,4), paristarrak (% 8,5) edo Languedoc-Roussillon-Midi-Pyrénées-ekoak (% 4,3), nagusiki. Frantses estatutik kanpoko herritarren proportzioa, aldiz, oso txikia da (% 3,7). Multzo txiki honetan, heren bat Portugalen jaioa da (% 1,1).
Hego Euskal Herriko herritarren artean, ordea, % 27a Euskal Herritik kanpo sortua da. Espainiar estatuan sortutako herritarrak horien erdia baino gehiago dira (% 16,5), gehienak Gaztela eta Leonen (% 6,4), Extremaduran (% 2), Andaluzian (% 1,6) eta Galizian (% 1,6) sortuak. Aldiz, Espainiar estatutik kanpo sortuak herritarren beste % 10,5a dira. Kulturalki oso anitza den multzo honetan, Amerika (% 5,1) eta Afrika (% 2,2) jatorri gisa dutenak nagusitzen dira, bereziki Maroko (% 1,2), Kolonbia (% 1) eta Ekuadorrekoak (% 0,8). Errumanian jaiotako herritarren komunitatea, bestalde, ekuadortarrena bezain handia da.
Etorkinen eragina egitura demografikoan
Ipar Euskal Herriko kasua, bestalde, berezia da. Frantses estatuan sortu herritarren adin perfila anitzagoa da baina badira bi multzo handi. Batetik, multzo handiena 20-49 urte bitarteko adinetakoena da, hau da, bertako lan merkatuari lotuz Ipar Euskal Herrira etorri da. Bigarren multzo txikiago bat erretiro adinean da, bai bertan erretiroa hartu duelako edo erretiroa hartu eta gero etorri delako.
https://www.gaindegia.eus/eu/immigrazioa-harrera-herri-bat-bi-errealitate
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self