B2 – Boga boga
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Biharko oroitzapenak liburuko Boga boga ipuina irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu.
Boga boga
Goiz hartan Leyre ttipiak itsasoa lehengo aldiz ikusi zuen. Telikastolako pasabide luzean lasterka sartu eta, kapa bere armairutxora bota zuen, harrigarria zelarik nola ez zuen urratu, gelatxoetako ateak lerratzen eta lerratzen entzunez. Azkenean itsasoa ikusiko.
Orain, bere gelatxoan bakarrik, entzunkariak belarrietan eta mikroa aitzinean, maisuari aurpegia — 3 neurritan emanik— begiratzen zion.
«Ikasi duzuen bezala, gure herria, XX. mendean, bi zatitan emana zen. Frantzia eta Espainia beregain ziren. Gaur Espainia guzia Iranek dauka eta Frantzia Munduko Estatu Batuetako (United States of the World) zati bat da. Behazue filmari. Kasu emaiozue! 2 dimentsiozkoa baita, ikusteko zaila beraz».
Klik; itzali egin zen maisuaren aurpegia; haren lekuan, argazki xahar bat. Urdinegia zela pentsatu zuen Leyrek. Robot baten boz hitsak zioen: «Hona XX. mendeko Esqwal itsas bazterra… jendea hondarrean… klik. Jendea itsasoan igerika, gaurko igerilekuetan bezala… klik. Itsas zabalean ontzi batzuk… klik… klik… klik…). Ikasle bakoitza, bere gelatxoan, so eta so. Itsasoko ura berdea zela ezin sinetsia…
«Hona iturri bat. Garai hartan iturri anitzetako ura edateko ona zen. Orain, ez dugu gehiago urik xahutzen gure hiriek beren ur zikinduak garbitzen eta berriz erabiltzen baitituzte… 1995ean Ozeano Atlantikoa, zikina zelako, jendeari hetsi zioten; geroztik, ibai batzuk desbideratu zituzten; besteak —itsasora beti iristen direnak alegia— harriperatuak* dira; klik… klik. Oraintxe ikusten dituzuenak, Aturri eta Errobi, Byornen pean ditugu… klik… Zigma konpainiaren etxeak haien gainean altxatuak
ziren». Esqwal Herryko mapa zahar bat ageri zen. «Baserrian (mapa honetan Baxe Nafarroa eta Xiberoa deritzanetan) erreka batzuetako urak oraino ere edaten dituzte. Zikintzearen Aurkako Hormari esker, naski. Horma hark itsasoa gordetzen digu, baina itsasotik zaintzen gaitu.
Irudian, zenbakiak banaka agertzen eta desagertzen hasi ziren. Baserrian, % 30 zikintze arrisku handia; itsas aldean, Hormatik 5 km-raino, % 90; U.S.W. (Munduko Estatu Batuetako) hiri gehienetan, % 50. Leyrek ez zuen ulertzen.
«Beraz, Horma ez da nahikoa. Denak hobeki bizi daitezen, ZIGMA konpainia, beti zuen zerbitzuko, Byornen entsegu handi bat antolatzen ari da. Agian zuek, gazteok, mundu garbi batean biziko zarete. Behazue gaurko itsasoa. Klik.
Leyrek oihu ito bat eman zuen. Itsas zabaletik bazterreraino, ura ez zen ageri. Hondarkinezko uhinek Horma bortizki jotzen zuten. Neskatxoa negarrez hasi zen; itsas zabaleko ur oliotsu beltza ikusiz bere izeba zenaren aurpegia gogoratu zitzaion. «Ez balu itsas aldean lan egin, gurekin genuke» erran zuen aitak…
Goiz hartan Leyre ttipiak itsasoa lehengo aldiz ikusi zuen.
*Harriperatu: lurperatu. Hitz hori ez da hiztegian agertzen.
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self