B2 – Bizitokia
IRAKURRIAREN ULERMENA – Orhipean izeneko liburuan, etxeak Euskal Herrian ukan duen garrantziaz idatzi du Xamarrek.
Overview
Testua irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu, proposamen egokia markatuz.
Euskal jendarte tradizionalean etxea bizitzeko tokia baino askoz gehiago zen. Etxea euskaldunen bizitzaren oinarri eta ardatza zen; etxea eta haren ondasunak -etxaldea- gauza guzien gainetik zeuden, eguneroko lanen helburu nagusia.
Gure arbasoengandik hartua eta gure ondorengoei emana, etxeak egiten zuen bide luze
horretan, gu pausu bat besterik ez ginela pentsatzen zen; horregatik etxea ez zen gurea, gu etxearenak baizik. Etxeak bere nortasuna zuen, bazuen izena, etxekoek hartzen zutena. Etxeko jaun edo etxekoandre izatea garrantzitsua zen gizartean eta titulu horrek herriko bizitzan parte hartzeko eskubidea ematen zuen batzarretan, auzolanetan…
Etxearen batasuna helburu nagusia izanik, gurasoek, hiltzen zireneko, ez zituzten inolaz ere ontasun guztiak zatitzen seme-alaben artean. Haurride bakoitzak lur puxka ttipia atxikiz ez zuen aski bizitzeko ukanen eta ondorioz, etxearen suntsipena zen.
Horren ordez, seme-alabetarik bat aukeratzen zuten, normalki zaharrena, -oinordekoa/premua/maiorazkoa – etxerako; gerta zitekeen honek ez nahi izatea edo, gurasoen iritziz, beste bat egokiagoa ikustea etxearen iraupena segurtatzeko, orduan azken hau aukeratzen zen.
Gainerakoek bizimodua kanpoan bilatu behar zuten, etxeko premuak haiei emandako
doteak -ezkonsari/petxue- lagundurik. Dena den, ez baziren ezkontzen, segitzen ahal zuten sortetxean oinordekoa laguntzen haren lanetan.
Era honetan etxearen segida segurtatua zen. Horrek esplikatzen du euskal etxeen iraupen harrigarria; zenbait herritan aurkitzen ahal dira duela bospasei mende ziren etxe berak eta, batzuetan, familia berarekin.
Ipar Euskal Herrian Frantziako Iraultzak galarazi zuen ondoriotasun molde hori; hots,
seme-alabak berdinak izanik lege aurrean, guztien artean banatu behar zen etxaldea.
Horrek arazo larriak ekarri zizkion, hasieran batez ere, euskal gizarteari. Legea betetzeko, etxaldea zatitzen zen, bai, baina ondoren premuak anaia, arreba edota ahizpei beren parteak erosten zizkien, berriz ere etxaldearen batasuna mantenduz. Hala ere, askotan, premuek ezin zuten lortu parte guziak erosteko behar zen dirua eta ondorioz etxe asko hondatu ziren.
Maiz, etxea galtzeko arriskuan zelarik, anai-arrebetariko batek Ameriketako bidea hartzen zuen helburu bakarrarekin: sortetxea mantentzeko dirua lortzea. Ez dira guti handik igorritako diruak salbatu zituen etxeak. Kasu guzietan familiaren irizpide nagusia bera zen: etxearen iraupena.
Orhipean, gure herria ezagutzen
Xamar,
Pamiela argitaletxea
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self