B2 – Andra Mari galeoiaren abenturak (bigarren partea)
IRAKURRIAREN ULERMENA – Baleazaleak eta kortsarioak izenburuko liburuko pasarte bat irakurriko duzu. Andra Mari galeoia bera da narratzailea eta bere bizitzaren pasarte bat kontatzen du.
Overview
Testua irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu proposamen egokiak markatuz.
Nire hezur-haragitan (beharbada, hobe “egurretan” esango banu) sufritu nituen garai haiek oroitzeko mende eta erdi jo behar dut gibelera, garai horretan esnatu bainintzen murgildua nengoen lozorrotik emazte lerden baten “Talajerue, talajerue” garrasiak entzunik. Oihu horiek entzun eta batera, prestaketarako deia egin zuten herriko ezkila hotsek eta han urrutian ke ilun eta lodia altxatu zen, artean nik oraindik haien guzien erranahia ulertzen ez nuen arren.
Mezulari gaztea igaro ahala, gizonak korrika batean abiatzen ziren euren etxeetara “baliak, baliak” oihukatuz eta soka bati lotua ziren lantza ikaragarri handiak eskuan ateratzen ziren moilarantz, herriko haur guziak algara batean gibelean zituztela. Poza zen aditzen nuen hura baina, hala ere, marinel haien aurpegi zartatu eta itsustuetan ez zen zoriontasun keinurik islatzen. Alderantziz, barnean gordetako tentsio handia islatzen zuten haien aurpegiek portuan zain zituzten batel ttipitxo batzuetara igotzen ziren bitartean. Alarma oihua egina zuen talaieroak eta gaitasuna zuen gizon oro ateratzen zen itsasora, antzinako egurrezko musika tresna baten “takan- takan- takan” doinuak bultzatua. Baina, zein zen horren arerio beldurgarria? Nork zuen gizon gogor eta ausart haien bakea urratzeko atrebentzia? Luze gabe ikasi nuen ez zela etsai edo areriorik baina bai, ordea, aurre egin beharreko borroka. Naturak sortutako izaki handienaren eta gizakiaren arteko borroka, urtero-urtero, batek daki noiz hasita errepikatzen zen lehia gogorra. Euskaldunek hiru mende zeramatzaten baleak harrapatzen, eta lan horretan hain ziren trebeak ezen beste hainbat herrialdetatik galdatzen zituzten haien zerbitzuak, bai arrantzarako eta baita Erret Armadetarako ere. Barne gogorreko gizonak ziren, liskar eta itsasoaren zakartasunari ohituak, bizitzaren maitaleak baina, era berean eta ezinbestean, heriotzarekin ezkonduak.
Egun hartan, buia erraldoia balitz bezala arrastaka portura fardel ikaragarri handia zekartzaten lau txalupa eta pinaza izeneko beste itsasontzi bat besterik ez nituen ikusi. Entzun bai, ordea; kaian otarre, upel eta mota guzietako tresna zorrotzez hornitutako jendearen poztasun oihuak entzun nituen. Udazkena zen, nire lehenbiziko udazkena, eta egun magiko horretako egoeretan antzeman nuen nire patua.
Hiztegia:
Pipi: intsektu oso ttipia eta kolore ilunekoa, beldar egoeran dagoenean zura eta egurra jaten dituena (Anobiidae fam.).
Talajeru: talaiari Pasaiako ahozko hizkeran, baleak noiz agertuko ziren zain talaian egoten zen pertsona.
Balia: balea Pasaiako ahozko hizkeran
Moila: kaia
Batel: arraunontzi ttipia, bereziki lau arraunlarik eta lemazainak eramaten dutena.
Fardel: haxe, zama
Buia: ur gainean, hondora finkaturik, seinaletzat ipintzen den gauzakia (fr: bouée de balisage).
Baleazaleak eta kortsarioak
Inaki Mendizabal Elordi, Asier Sanz Nieto
Elea argitaletxea
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self