B2 – Andra Mari galeoiaren abenturak (lehen partea)
IRAKURRIAREN ULERMENA – Baleazaleak eta kortsarioak izenburuko liburuko pasarte bat irakurriko duzu. Andra Mari galeoia bera da narratzailea eta bere bizitzaren pasarte bat kontatzen du.
Overview
Testua irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu proposamen egokiak markatuz.
Orain zaharra eta traketsa naiz. Pipiak irentsi ditu nire hezurrak eta haizeak zimurtu eta jaitsarazi nire hegoak. Orain zaharra eta traketsa naiz, eta horregatik naukate hondartza ttipi eta urruti honetan lehorreratua, nasako argi dardartietatik urrun. Baina ez da betidanik horrela izan. Bazen garai bat non itsaso sakonenak zeharkatu nituen, letagin luzedun itsas munstroen zelatan, gure arpoi zorrotzen aurrean amore ematen zuten erraldoien jarraian, etsaien itsasontziei bakerik eman gabe, heroi gisa bizi eta gizaki hil ziren pirata odolzale multzoen, euskal kortsarioen aldamenean borrokan.
Nire branka olatuen aurka oldartzen sentitzea, gilaren azpian urak eragiten zidan laztan etengabea sentitzea, Artikoko haize izoztuak nire belen artean sortarazten zuen xuxurla entzutea… hori guzia atsegin nuen garai batean. Boteretsua eta askea sentitzen nintzen orduan, haizearen gutiziei erreparatuz nabigatzea biziki gustatzen zitzaidan eta baita nire barnean bizi ziren dozenaka gizakien inurridura sentitzea ere. Sentsazio bete-betekoa zen, arriskua nagusitzen baitzen zeharkaldiak irauten zuen minutu, ordu, egun oro. Neke eta sufrimendu, urradura eta mendeku etengabeen garaiak ziren; pentsa ezineko krudelkeria nagusitzen zen eta anaiak anaien aurka borrokatzen ziren. Larritasun eta aintza egun haiek guziak bizi izan nituen eta gaur egun malenkoniaz oroimenera ekartzea besterik ezin dut egin, gaztaroko oroimen errotuenak berrikustean egiten duenak bezalatsu.
Hiztegia:
Pipi: intsektu oso ttipia eta kolore ilunekoa, beldar egoeran dagoenean zura eta egurra jaten dituena (Anobiidae fam.).
Talajeru: talaiari Pasaiako ahozko hizkeran, baleak noiz agertuko ziren zain talaian egoten zen pertsona.
Balia: balea Pasaiako ahozko hizkeran
Moila: kaia
Batel: arraunontzi ttipia, bereziki lau arraunlarik eta lemazainak eramaten dutena.
Fardel: haxe, zama
Buia: ur gainean, hondora finkaturik, seinaletzat ipintzen den gauzakia (fr: bouée de balisage).
Baleazaleak eta kortsarioak
Inaki Mendizabal Elordi, Asier Sanz Nieto
Elea argitaletxea
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self