B2 – Etorkinak: zazpi hil ziren 2021ean
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Testua irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu.
Frantses gobernuak «terrorismoaren kontrako borroka» aitzakia hartuta, gogortu egin zituen Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko pasabideetako kontrolak. Horren eraginez, etorkinek bide lanjerosak hartu zituzten. Haietarik zazpi hil ziren 2021ean. Migrazio politika berriak oztopoak baizik ez dizkie sortu, bizi hobe baten bila, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga zeharkatu nahi izan dutenei. Terrorismoaren kontrako borrokaren aitzakiarekin, 2021eko urtarrilaren 14an Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko zortzi pasabide hetsi zituen Pirinio Atlantikoetako prefekturak. Pasabideen hestearen salatzeko ez dira geldirik egon herritarrak, eta urtean zehar mobilizazioak antolatu zituzten jendea libreki ibiltzeko eskubidearen alde. Euskal Herriko herritarren egunerokotasuna hunkitzeaz gain, izugarrizko kalteak sortu zizkien etorkinei. Baldintza zaurgarriak eragiteaz gain, haien bidea arriskutsuago baizik ez zuelako bilakarazi erabakiak. Pasabideak hetsi eta otsailean jada ondorioak agertzen hasi ziren, etorkinak muga ezin pasa Irunen denbora gehiago egotera behartuak zirelako. Adibidez, martxoaren hasieran, 62 etorkinek lo egin behar izan zuten Irun eta Hondarribiko aterpetxeetan. Irunen harrapaturik zeuden asko, bidea ezin segituz. Mugak hetsiak, alternatiben bila hasi ziren beren bizia arriskuan ezarriz. Martxoan jada etorkinek sentitutako etsipenaren arrastoak agertu ziren.
Hain zuzen, Hendaiako herritar talde batek Gineako gazte bat lagundu zuen Bidasoa igerian zeharkatu ondotik. Zoritxarrez, ez zen azken aldia izango. Hilabete bat beranduago Eritreako gazte baten gorpua atzeman zuten Bidasoatik hurbil. Hilabete batzuetara, maiatzean, beste etorkin batek bizia galdu zuen Bidasoan. Boli Kostako gazte bat hilik atzeman zuten Hendaiara igerian ailegatu nahian. Azaroaren 20an, hirugarren aldiz, etorkin gazte baten gorpua atzeman zuten Endarlatsa aldean. Zoritxarrez, ez dira gertakari ilun bakarrak izan. Urriaren 12ko goizean berri lazgarria zabaldu zen Euskal Herrian. Hiru etorkin zendu ziren Ziburu eta Donibane Lohizuneren artean tren batek harrapaturik. Laugarren etorkin bat ospitaleratu zuten eta talde bereko bosgarren bat atxilotu zuen poliziak egun batzuk beranduago Baionan.
Iurre BIDEGAIN
kazeta.eus
2021-12-28
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self