B1 – Galdetegia: Zer irakurle mota zara?
ELKARRERAGINA
Overview
Hurrengo galdetegia irakurri ondoan, galdezka ezazu zure ikaskidea, erantzunak idatz itzazu, eta, azkenik, eman iezaiozu galdetegiaren emaitza.
(Kasu! Ahots grabatzailea Google chrome eta Safarirekin ibiltzen da.)
1. galdera: Irakurtzen duzu, batez ere:
• Errealitatetik ihes egiteko, amets egiteko, istorioen bizitzeko (D)
• Izitzeko, sentsazio azkarren sentitzeko. (A)
• Ezin menperatuzko behar baten asetzeko. (B)
• Lasaitzeko, atseden hartzeko. (C)
• Zure jakitatearen aberasteko edo mundu berrien ezagutzeko. (E)
• Zure burasoei plazer egiteko. (F)
2. galdera: Nola hautatzen dituzu liburuak?
• Paperaren arabera: birziklatua baldin bada, hobe! (E)
• Ingurukoen aholkuen arabera. (C)
• Orrialde kopuruaren arabera (ahalik eta gutienik). (F)
• Gaiaren arabera: bederen hilketa bat izan behar da. (A)
• Liburu dendetan eta liburutegietan bilatuz. (D)
• Ez dut hautatzen, eskuetara heldu zaidan guzia irakurtzen dut. (B)
3. galdera: Noiz nahiago duzu irakurri?
• Egun hondarrean, lana bukatua dudalarik. (C)
• Goizetan, iratzarri eta, txorien kantuak entzun orduko. (E)
• Bakarrik eta lasai naizelarik. (D)
• Denbora dudan guzietan, baita ikasgelan ere (ez erran). (B)
• Gauaz, denak lo direlarik. (A)
• Ez dudalarik deus interesgarriagorik egiteko. (F)
4. Irakurtzeko leku ideala?
• Bulegoan. (C)
• Ohean, lasai. (D)
• Garraioetan (autobusa..). (A)
• Denetan: garraioetan, komunetan, mahaian… (B)
• Egongelako kanapean. (F)
• Naturan, belarrean etzanik. (E)
5. Zer liburu mota irakurtzen duzu gehienik?
• Komikiak edo liburu irudidunak. (D)
• Lekukotasunak, egiazko gertakariak, planeta eta gaurko jendarteari buruzkoak. (E)
• Irakasleak galdeginik irakurri behar diren liburuak. (F)
• Mota guzietakoak! Klasikoak, zientzia-fikziozkoak, abenturazkoak… (B)
• Eleberri beldurgarriak: odoltsuak eta gertakari paranormalak kontatzen dituztenak. (A)
• Historia eleberriak, polizia-ikerketak, enigmaz beteak. (C)
6. galdera: Zenbat liburu irakurtzen duzu hilabetero?
• Liburu bat gehienez. (D)
• Ez anitz, baina egunkaria eta astekariak ere. (E)
• Nire ordutegiaren arabera, bi bederen. (C)
• Bakar bat ere ez. (F)
• Hiru bederen. (B)
• Bat baino gehiago aldi berean. (A)
7. galdera: Nola markatzen duzu gelditu zaren orrialdea?
• Ez naiz gelditzen liburua osoki irakurri arte. (B)
• Liburua irekirik itzultzen dut, oroitzeko ez dudala bukatu. (D)
• Berdin zait, berdin du ez badut atzematen orrialdea. (F)
• Orri zatar bat ematen dut barnean. (E)
• Orrialdeko goialdea plegatzen dut. (A)
• Orri-marka bat erabiltzen dut. (C)
8. galdera: Hitz egiten duzu zure irakurketez, zure inguruan?
• Bai munduaren ulertzeko lagungarri diren liburuen irakurtzera konbentzitu nahi ditut besteak. (E)
• Bai, baina nire ingurukoak ez dira interesatuak. (B)
• Batzuetan nire lagunei aholkuak ematen dizkiet, haien gustuen arabera. (C)
• Batez ere irakurri ez ditudan liburuei buruz mintzatzen naiz. (D)
• Bai, besteen beldurtzea gustatzen zait istorio izigarriak kontatuz. (A)
• Ez naiz inoiz horretaz mintzatzen. (F)
9. galdera: Zer itxura dute liburuek zuk bururaino irakurri ondoan?
• Anitzetan desagertuak, liburu gehiegi baitut logelan. (B)
• Hondatuak, batzuetan ausiki eginak. (A)
• Euriak edo bainugelako urak bustiak. (E)
• Zer liburu? Ez ditut nehoiz bukatzen. (F)
• Kasu egiten dut eta egoera onean uzten ditut. (D)
• Pasarte batzuk azpimarratuak dira, oharrak badira. (C)
10. galdera: Toki hauen artean, non edota noiz sentitzen duzu gehienik liburu baten falta?
• Dentistaren igurikagelan. (A)
• Eguneroko garraioetan. (C)
• Hondartzan. (D)
• Nire zakuan beti bada liburu bat. (B)
• Bidaiatzean. (E)
• Nehon, zeren eta ez baitut batere liburu beharrik. (F)
11. galdera: Izenburuari begiratuz, zer liburu hautatuko zenuke?
• “Sumendi harrigarrienak” (C)
• “Nire bizitzako liburuak” (B)
• “Totoren txantxa hoberenak” (D)
• “Testu guti, irudi anitz” (F)
• “Hilketa hirukoitza lurpean” (A)
• “Errepidean” (E)
GALDETEGIAREN EMAITZAK
Gehienak A: PSIKO-IRAKURLEA zara.
Hain segur nortasun azkarra duzu. Gustatzen zaizu liburuak beldurra ematen dizularik, hotzikaren eta barne-hersturen mundua irekitzen dizularik… Unibertso ilunek eta misteriotsuek erakartzen zaituzte. Polizia-enigmei aterabidea atzematea ere gustatzen zaizu, eta harriturik gelditzea izigarri maite duzu: hiltzailea ez da beti uste dena…
Gehienak B: IRAKURLE BULIMIKOA zara.
Harrigarria… Irakurle ero aseezina zara. Zuretzat irakurtzea jatea eta edatea bezala da: arras beharrezkoa, batzuetan zure loaren kaltetan. Jakin-min izigarria duzunez, eskuetara heldu zaizun guzia irakurtzen duzu. Gure aholkuak: atxiki izpiritu kritikoa: liburu guziak ez dira onak! Oharrak har itzazu irakurri duzunaren ez ahanzteko. Ez ahantz kirola egitea eta airea hartzea! Eta liburuak liburutegian har itzazu, zure familia dirurik gabe ez uzteko…
Gehienak C: IRAKURLE ZINTZOA zara.
Irakurle gehienei bezala, irakurtzea gustatzen zaizu, baina beste batzuen arteko pasioa da, eta ez dizu denbora guzia hartzen. Aizina gelditzen zaizu aisialdien gozatzeko eta lo egiteko. Lana atsegina ere izatea maite duzu. Beraz, denbora goxoki iragateko eta ikasteko irakurtzen duzu. Hain segur ikasle ona zara…
Gehienak D: IRAKURLE BERRIA zara.
Liburuak gustatzen zaizkizu, baina irudiei begiratu nahiago duzu, irakurri baino. Oraindik zaila zaizu irudirik gabeko liburu baten irekitzea, horrek aitzinetik gogoa kentzen dizu, nehoiz ez zarela amaierara helduko iruditzen zaizu! Eta irakurtzetik gelditzen zarelarik, lehenago irakurri duzunaz oroitzea zaila zaizu… Komikiak edo indar handia galdegiten ez duten liburuak nahiago dituzu.
Gehienak E: IRAKURLE ENGAIATUA zara.
Inguratzen zaituen munduaz liluratua, justizia gose, natura zalea: giza eskubideak eta ekologia interesatzen zaizkizu… eta zure iduriko, liburuek laguntzen dute munduaren hobetzen! Nahiz eta guti irakurri, kalitatezko testuak irakurtzen dituzu. Atxiki zure karra!
Gehienak F: Ez zaizu gustatzen irakurtzea.
Liburuekin ez zara ongi akomeatzen. Ez baitzara ausartzen erratera ez duzula maite irakurtzea, batzuetan irakurtzen duzula erraten duzu, besteei plazer egiteko… Baina zaila zaizu gogoa irakurgaian biltzea eta indar egin behar duzu hitzen ulertzeko. Oraindik ozenki irakurri behar duzu, testuaren entzuteko eta hobeki ulertzeko.
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
B1 – Maialen Errotabehere kantaria amodioaz mintzo
ENTZUNAREN ULERMENA - Entzunen duzun soinuan, Maialen Errotabehere abeslaria amodioaz mintzo da Radiokulturan.
B2 – Maitagintzan Maddi Sarasuaren maneran
IDATZIZKO ADIERAZPENA - Maddi Sarasuaren Biharraren hegietan izenburuko liburuan Maitagintzan olerkia agertzen da.
A2 – Ai, maitasuna!
IDATZIZKO BITARTEKOTZA - Behereko irudia ikustean, lagun bat etorri zaizu gogora. Pertsona horri bidaltzea pentsatu duzu.
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self