B1 – Xokolet edale Donibaneko
IRAKURRIAREN ULERMENA – Dena dela … Lapurdiko izenburuko liburuan (Maiatz argitaletxea, 1988), Kolde Ameztoi ipuin kontalariak 54 ipuin bildu eta argitaratu zituen. Istorio bakoitza Lapurdiko herri batean gertatzen da. Irakurriko duzuna, hain zuzen ere, Donibane Lohizunen kokatzen da.
Overview
Irakurri arau, testua osa ezazu behereko proposamenak erabiliz
Louis XIV, Frantziako erregea, Donibane Lohitzunera etorri beharra zen behin, Espainia aldetik jiniko Marie Thérèse deitua zen neskatxa gazte batekin ezkontzeko. Donibanerentzat, zer ohorea holako erregea, holako gizona, eguzkia bera herrira jausten balitz bezala! Herri osoa eta inguruetako herritarrek ere gertakari hori ongi markatu eta (1)……………………………………., ezin ahantzia izan zedin, bai erregearentzat, bai donibandarrentzat eta bai frantses guzientzat. Sekulako antolaketa egiten hasi ziren: jendeen gogoetan, herritarren jantzi eta bizi manerak moldatzen; etxe zuritzen, leiho tindatzen, bideak konpontzen, bazterrak garbitzen, baratzeak, lorategiak, plazak eta itsas hegia bera, luzetasun guzian, apaintzeko lanetan hasi ziren. Behin, Donibaneko hautetsi eta agintariek jakin zuten, nik dakita nondik, Louis XIV Erregea, xokoletazale amorratua zela, eta honi plazer handia egitekotan, (2) ………………………. Fama hedatua omen zen ere, Erregeak, goiz eta arratsetan, esnearekin edaten zuela eta egunaren barnean, hola hola, xokolet beltz gogorra nasaiki jaten zuela. Haren gorteko jendeak ere, nolaz ez, eta moda holakoa baitzen, bakoitzak bere tokia eta gradua atxikitzeko, Erregeak bezala egin beharrean, xokoleta jatera bortxatua bezala zen. Ez zen ez holako izate dorpea, baina egunero, xokoletez ase behar, te! Jende handi horien inguruan eta arrazoi berengatik, laguntzaile, zaldizain, zamaltzain, zerbitzari, neskato, mutil eta soldadu guziak ere,(3)……………………………………. Sekulako xokolet paketa behar zen beraz, Errege eta haren segidakoak Donibanen egonen ziren denbora guzian, ohitura zuten bezala, jende guzi hori asetzeko. Donibandarrek, karrosaz eta zaldiz, Bordele, Tolosa eta Espainian gaindi eta beste batzuk itsasontziz urrunago ere, (4)………………………………, herritar leial eta zintzoenak igorri zituzten. Hauek, itzultzean, erosi eta ekarri zituzten “kakao” eta xokolet zakuak, Kanboko xokolategira eraman zituztenak, zerbait on egin zezaten… Erregea, haren segida, andere esposa eta gomitatu guziak, azkenean, agertu zireneko, denak prest ziren. Ezkontza, petto bat gabe iragan zen, biziki ongi. Donibaneko auzapezak, gertakari hori handizki ospatu eta ororen gainetik gauzak egin ahala ongi egin nahian, (5)………………………………….., umilki eta ahuspez makurtu, Erregeari galdetu zion. Gure Erregeak, irri gozo bat ezpainetan, xokoleta ez, baina kikara bat kafe, esne sorta batekin,(6) ………………………………… ihardetsi zion. Bordelen pasatzean, bide bazterreko pausaleku batean, lehen aldikotz, kafea deitzen zen edari goxo bat edan zuela denei aitortu zien. Segidan, Erregearen ondotik, gortekoek eta berantago zerbitzari guziek ere, xokolet eskaintzak baztertuz, kafea galdegin zuten. Donibandarrek eta auzo herrikoek, tarrapataka, eskuin eta ezker, denetan ibiliz, egin ahalak egin zituzten (7) ………………………………. eta Frantziako Erregeari eskaintzeko. Eztei egunak pasatu eta, Errege, Erregina, jaun andere handi, zerbitzari eta soldadu guziak, herritik Parisera urrundu eta, ez zen biharamunean, Lapurdi kostalde guzian kafe bihi bat ere gelditzen. Akeita! Gaixo jendeak! Baina beharrik xokoleta bazuten, ordainez, xokoleta jateko eta edateko! A, bai! Hori bai! Xokoleta bazuten bai! Tole! Nahikoa! Barnean itotzekoak! Donibandarrek, gustatzen ala ez gustatzen, xokoleta hurrup eta klikatzen!
Bistan dena, laster izengoiti bat emana izan zaiela, Frantziako Erregearen zerbitzari leial eta zintzo horiei! Lapurdiko osoan hedatu zen erran hau:
XOKOLET EDALE DONIBANEKO!
Eta, hainbeste xokolet bazuten bildurik non, gaur egun ere, xokolet edaten segitzen dute donibandarrek!
Hori hola bada, halabiz!
Hala ez baldin bada, halatsu!
Xokolet: Euskara batuak ez du hitz hori biltzen.
Dena dela… Lapurdiko
Koldo Ameztoi
Maiatz argitaletxea, 1988 (Ikasek modaltua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Duration 10 weeks
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Yes