B1 – Xabier Itzaina, Ihauteriak beren gizartean
IRAKURRIAREN ULERMENA – Xabier Itzaina ikerlariak sakonki ikertu ditu Iparraldeko dantzaren inguruko ohidurak, besteak beste, ihauteriak.
Overview
Haren testua irakurri ondoan, erranaldiak bete itzazu, proposamen egokia markatuz.
Ihauterian eskeak1 antolatu ohi ziren. Eske egiteko manera ezberdinak ziren, han eta hemen, herrien arabera. Lapurdiko ihauterietan,
Kaskarotak eta Maskak eske ibiltzen ziren:
Lapurdin, Urtats2 eta Garizuma3 artean iragaten ziren eskeak bi motatakoak ziren: bata, maskena, beren eske-kantuekin, xingar eta arroltzeketa zihoazenak. Bigarren mota, kaskarot dantzariena. Azken hauek batzuetan bertsolaria zeramaten berekin, Mattin Treku bezala Saran.
Maskek bisaia kukutua zuten, Kaskarotek, aldiz, agerian. Dantzariak ahal bezain ederki apainduak ziren, eta zuriz beztituak. Kaskarot dantzariak, ahalik eta ederrenak agertzen ziren. Uztaritzen, etxekoandre4 eta arrebek prestatu urrezko broxak eta bitxi josiak zituzten papoan.
Etxez etxe ibiltzean, bazen hartu-eman (harreman) bat: eske-kantuak edota dantzak ematen zituzten kausera, kruspet, matahami, xingar, lukainka edo diruaren truke. Etxekoek sinbolikoki adierazten zioten herriari urte osoan leiala izanen zitzaizkiola zerga ttipi bat pagatuz. Herriko gazte ezkongabeek zuten dantzen eta kantuen emateko ardura.
Kantarien eta dantzarien errezibitzaileak, eta ordainaren emaileak, etxekoandre eta etxeko nagusia ziren. Etxeko bakoitzari eskaintzen zitzaion kopla berezi bat.
Hona, beste anitzen artean, masken eske-kantu ezagun bat, Itsasun ikasi bertsio batean:
“Agur etxekoandrea Heldu gira urrundik | Gaua bidean emanik eta Landan eder kereta Zerbait merexi ginuke |
Etxekoek ez badute deus
ere ematen:
“Goazen, goazen hemendik
Hemen ez diagu xingarrik
Etxe hontako gazi kutxan
Saguak umeak egin tik!”
Xabier Itzaina, Ihauteriak beren gizartean: sei irakurketa.
(2014an Ikasek antolatu mintzaldi batetik moldatua)
1 Eske: quête
2 Urtats: urtearen lehen eguna
3 Garizuma: Carême
4 Etxekoandre: etxeko andere
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self