B2 – Trumoiaren alaba liburuaren 1. atala: IRAGARPENA
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Liburu hori Erein argitaletxeak argitaratu zuen 2020ko azaroan. Sumatra uhartean kokatu abentura-eleberri horretan, neska nerabe bat, Batari, eta haren anaia ttipia, Kusuma, bakarrik gelditu dira munduan, hondamen natural baten ondorioz. Bide luze bat elkarrekin egin behar dute uhartean barna, harrera ona eginen dien ahaide baten bila.
3.1. Hitz bakoitza dagokion irudiaren azpian eman ezazu.
3.2. Trumoiaren alaba liburuaren lehen atala irakurri ondoan, marka ezazu baieztapenak zuzen ala oker diren.
Weh izeneko uhartean bizi zen Batari. Familia xume bateko alaba zaharrena zen, eta bere familia lagundu behar zuen eguneroko lanetan.
Egun batez, nahiz eta debekatua zitzaien, Batari eta lagun batzuk igerika heldu ziren hurbil zuten Rubiah uhartera. Han, emazte misteriotsu baten ezagutza egin zuten, zeukan itxurarengatik “holandesa” deitu zutena. Emazte horrek tximinoekin hitz egiten eta marrazten pasatzen zuen denbora.
Beste egun batez, Batari bakarrik joan zen Rubiah uhartera eta egiazki Silke izena zuen emazte “holandesarekin” hitz egin zuen:
… Horrela egon ginen pixka batean, nik ahoa zabaltzea erabaki nuen arte:
– Etxera itzuli behar dut, nire familiak han behar nau eta.
– Badakit, lasai egon.
– Dena dela, alde egin aurretik, beste zalantza bat argitu nahi nuke:
– Bota.
– Lehen, hasieran, zerbait oso inportantea esan behar zenidala ulertu dizut.
– Halaxe da. -Holandesari aurpegia areago serio bihurtu zitzaion-. Zerbait oso-oso inportantea, funtsezkoa.
Begirada trukea egin zuen tximino amarekin, adostasuna eskatuz bezala, eta ni azalpenaren zain geratu nintzen, irrikaz.
– Alde egin behar duzue hemendik -bota zuen, azkenik.
– Alde? Nork? Nondik?
– Denek: zure lagunek, zuen familiakoek, herritar guztiek. Ihes egin behar duzue lehenbailehen Weh irlatik.
– Zergatik?
– Hondamen itzela datorrelako.
– Zer hondamen?
– Oraindik ez nago seguru, baina alde egin behar duzue.
– Nora? Hemen dauzkagu gure etxeak, gure ondasun guztiak….
(18-19. orrialdeak, Ikasek moldatua)
3.3. Irakurri duzun pasartean, Silke, Rubiah uharteko emazteak, ikaragarriko hondamena datorrela erraten dio Batariri. Begira iezaiozu Sumatrako mapari. Zure ustez, aitzineko ariketan landu dituzun hondamenen artean zein motatakoa izan daiteke hondamen hori? Zure erantzunaren arrazoiak idatziz azal itzazu.
SUMATRAKO mapa
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self