B1 – Piarres Larzabal, Hiru ziren (lehen zatia)
IRAKURRIAREN ULERMENA – 1957an Piarres Larzabal idazleak Hiru ziren antzerki lana idatzi zuen. Lan horretan, Donibane Garazitik Ameriketara abiatzen diren hiru gazteren istorioa kontatzen da.
Irakurriko duzun pasartea lehen gertaldiaren II. agerraldikoa da. Horretan Mentaberri (Ameriketara joan nahi duten gazteak laguntzen dituen agentea) herriko gazte batzuekin mintzatzen da.
Overview
Testua irakurri ondoan, idatz ezazu nork zer erran duen.
II
MENTABERRI, KARMEN, PIERRA
MENTABERRI .- Zerenganako ez?… Nahi badute joan…
KARMEN .- Hola segituz, hemengo mutil guziak joanen dituzu, eta gu geldituko gira mutxurdin*!
MENTABERRI .- Joaten dituk, baina franko ere gibelerat itzultzen… bonetetan joaten eta, zuen plazerarentzat, txapeletan gibelerat itzultzen… Eta zuek, mutikoak, ez zireztea deliberatzen?
PIERRA .- Lehenik, soldadogoak egin ditzagun. Gero ikusiko!
MENTABERRI .- Ni ere zuen adinean, hol-hola ninduan… Geroztik egin diat bide, eta ez diat urrikirik*!… Zozokeria duk gazte bat hemengo xuhurrerian* bizitzea, Ameriketarat joanez, ahurra* urrez bete dezakeelarik.
PIERRA .- Ez da errana, ez dugula guk ere holako zerbait alderdi hartu beharko! Gure
etxeetan, ez dute gure beharrik… Badira gu baino lehenagokoak!…
MENTABERRI .- Joatekotz, aski goiz hobe dik deliberatzea… Sinets nazazue ni!… Eta
deliberatzen bazirezte, ez kexa bidaia eta gaineratekoaz… Eni aski duzue hitz bat salatzea!… Behar diren paper guziez kargatuko nuk!…
KARMEN .- Neskato gazteentzat ez duzuia enplegurik Ameriketan?
MENTABERRI .- Berdin… Nahi baduzue jin, badira “Rantxero*” nagusi eder batzuk, oroz gainetik, eskualdun alabak nahi baitituzte emaztetzat…
KARMEN .- Igor izkitzu “Rantxero” haietatik zenbait honat. Haatik, ez gero ileak sobera zuritu ondoan.
MENTABERRI .- Jiten dira, jiten haietarik ere honat!…Ni ere hala jina nintzen.
KARMEN .- Abisa gaitzazu, bat edo beste emazteketarat abiatzen delarik eskualde honetarat.
MENTABERRI .- (Irriz) Ez duzue nik abisatu beharrik!… Holako berriak hedatzen dira neskato gazteen artean, elizako zeinuez barreiatuak balira baino fiteago… Ez niz beldur, jakin eskasian, damurik ukanen duzuela.
Hiztegia:
Mutxurdin: neskazahar, ezkondu gabeko emazte adindua.
Urriki: damu, zerbait eginik edo ez eginik sortzen den atsekabea.
Xuhurreria: kasu honetan, pobrezia
Ahur: eskuaren barnealdea
Rantxero: Ameriketako etxalde “rantxo” bateko nagusi.
Hiru Ziren
Piarres Larzabal (Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self