B2 – Partida tristea Ternuara
IRAKURRIAREN ULERMENA – Partida tristea Ternuara olerki anonimoa da, 1798. urtean bildua. Berez, hiru bertso-segida dira: Partida tristea Ternuara, Itsasoko perillak eta Ternuako penak.
Overview
Testua irakurri ondoan, ariketa egin ezazu.
1- Partitzean Ternuara,
Untzia prest da belara.
Berga haut dago arradan,
Denbor-onaren paradan.
2- Partitzen da marinela,
Bihotzean triste dela;
Gomendatzen Jainkoari,
Adio, dio mainadari.
3- Adios, aita, adios, ama,
Behar handiak narama:
Neure buraso zaharrak,
Zuen hasteko beharrak.
4- Adios, neure emaztea,
Esposa maite gaztea;
Tristea dut partiada,
Sekulakotz, beharbada.
5- Alabainan goan behar naiz,
Munduan biziko banaiz,
Nik behar dut irabazi,
Neurekin mainada hazi.
6- Bizi beharrez bizia
Benturatzen dut guzia,
Bizi ustean hiltzera,
Banoa irriskatzera.
7- Itsasoak nau bizitzen,
Hark berak nau ni izitzen,
Bizi laburra emanen,
Gero berak eramanen.
8- Adio, neure haur xumeak,
Seme alaba maiteak;
Galtzen baduzue aita,
Ama alarguna maita.
9- Adio, neure haurrideak,
Adio, etxeko jendeak,
Otoitz nitaz Jainkoari,
Dudan amorez gidari.
10- Adio, aitak semeari,
Adio, amak umeari,
Adio bere emazteak
Nigarretan haur gazteak.
11- Neure senar maite ona,
Etxean behar gizona,
Sekulakotz gal beldurrez,
Adio, darotzut nigarrez.
12- Marinelen emazteak
Ainitzak senar gabeak,
Goizean dena senardun,
Egun berean alargun.
13- Marinelek mainadari,
Mainadak marinelari,
Adio erran eta parti,
Mainada uzten nigarti.
14- Marinelak bizia motz,
Guti sortzen zahartzekotz;
Gehienak gaztetikan
Badoazi mundutikan.
15- Marinela partitu da
Sekulakotz beharbada,
Ainitz doaz sekulakotz,
Hil berria etortzekotz
https://basquepoetry.eus/?i=poemak&b=856
(Ikasek laburtua)
Hiztegia:
untzia: ontzia
berga: masta (fr: mât)
haut: gora
arrada: itsasadar zabala eta aski hetsia, ontziei babesgarri gertatzen zaiena.
maina: joera
darotzut: diozut
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self