B1 – Muga guzien gainetik 2
IRAKURRIAREN ULERMENA – Muga guzien gainetik liburuan, Désiré, Lazina, Jalil eta Nuraren istorioa kontatzen da. Maliko lau lagun dira, Europara buruz abiatzen direnak, beren eta herritarren bizimoldearen hobetzeko xedearekin. Irakurriko duzun pasartean, Italiako etorkin kanpamentu batean dira.
Overview
Testua irakurri ondoan, marka ezazu behereko baieztapenak Jalilek ala medikuak erran dituen.
Biharamunean, denek mediku baten bulegotik iragan behar izan zuten. Han ere, Jalilen aldi izan zelarik, beti galde berak: “Nondik heldu haiz? Zertako Europara? Zenbat urte dituk?”
Eta Jalilek beti erantzun berak ematen zituen. Egia erran, jatorria eta adina salbu, egiak zituen erraten. Eta zernahi dela eta, ez ziren egiazko gezurrak. Amak kontseilatuak ziren, ezin ziren beraz gezurrak izan. Eta oraino gutiago bekatuak! Medikuak, birikak egoera onean zituela erran eta, zangoko zarrasta hura ere artatu zion. Haatik, adinarena ez zuen sinetsi.
– Segur haiz 14 urte dituala? Noiz sortua haiz?
Jalilek ongi prestatua zuen:
– 2006ko azaroaren 1ean.
– Badakik, Jalil, ni medikua nauk, eta bazekiat gorputza nola bilakatua den 14 urtetan.
Handia haiz, eta ez diat uste hamalau urte dituan; hamabost edo hamasei dituk segurik.
– …
– Hezurren azterketa eginen diagu. Hamasei urte dituala idatziko diat, eta kasu egin beharko duk ingurukoekin. Ez hadila ibil fidagarri ez diren jendeekin.
– Milesker, mediku jauna.
– Harrak paper hau, joaten ahal haiz orain.
– Azken galde bat, mediku jauna: badut lagun bat, neska, Nura deitzen dena. Noiz ikusten ahalko dut?
– A, kanpamentu honetan bereiz zarete beti; baina harrak pazientzia pixka bat: laster Siziliara eramanen zaituztete, eta hango kanpamentuak handiagoak dira, artetan neska mutikoak elkarrekin egon daitezke. Ez beti, baina batzuetan, bai. Menturaz, han ikusiko duk laguna.
– Milesker, mediku jauna. Eta bestalde, ez duzu Tripolitik jinikako beste itsasontzi baten berri ukan?
– Egun hauetan? Ez, batere.
– Bi lagun nituen hartan.
– Ez diat deus entzun, ez. Baina badakik, barku anitz ez dira helmugara arribatzen… Jalil harritu zen azken hitz horiek entzutean. Medikuak segitu zuen:
– Eta ez ahantz, orain “etorkina” haiz; kasu emak inguruan izanen dituan jendeei eta oroz gainetik proposamenei. Zer erran nahi duzu?
– Pentsatzen diat Libian egon haizela nagusi baten etxean, eta hark, sos anitzen truk, erran diala hitaz okupatuko zela?
-Bai, jauna, hala gertatu da; gizon gaiztoa zen.
Désiré, Lazina, Jalil eta Nura Maliko lau lagun dira, Europara buruz abiatzen direnak; beren eta herritarren bizimoldearen hobetzeko xedearekin.
Irakurriko duzun pasartean,- Preseski, holako gizon batzuk baliatzen dituk etorkin gaixoen egoeraz. Bazakitek ez duzuela dirurik, ez eta lagun edo familiarik Europan, beraz langileria merke gisa baliatzen zaituztete, eta batzuetan bortizki gainera. Mesfida horietaz!
– A, Europan ere, holako jenderik bada?
Xalbat ITZAINA, Paxkal BOURGOIN
Muga guzien gainetik
Ikas
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self