B1 – Kantua: Bernat Etxepare, Imanol Epelde, Emazteen fabore
ENTZUNAREN ULERMENA – Imanol Epelde irakaslea, idazlea, musikaria eta youtuberra da. Bernart Etxeparek idatzi Emazteen fabore olerki klasikoaren ahapaldi batzuk musikatu ditu. Argazkia: Aitziarnaiz
Overview
1545ean euskaraz inprimatu lehen liburua argitaratu zen: Linguae Vasconum Primitiae.
Hartan Bernart Etxepare elizgizonak sortu 15 olerki agertzen dira.
J. Haritschelharren arabera, “Etxeparek idatzi dituen amodiozko olerkietan toki berezi bat dauka Emazteen fabore izenekoak, alde batetik bigarrena delako eta, bertze aldetik, zentsuratua izan delako Linguae Vasconum Primitiae-ren bigarren agerraldian.
Olerkia bi zatitan egina da, lehen zortzi bertsuek aditzera ematen dutela hobe dela isilik egotea eta ez emazteen kontra mintzatzea, azken zortziek erakusten dutelarik elizaren seigarren manamenduaren haustean gizonak direla hobendun eta ez emazteak”.
Haritschelharrek azaltzen duen bezala, “orduko pentsamenduaren kontra doa Etxepare. Alabaina jendeen artean badira diferentziak: nobleak, tituludunak direlarik goretsiak, jende xehea, laboraria edo artzaina, aldiz, gaitzetsiak. Baina sailkapen horretan sartzen da bigarren sailkapen bat, gizona dela nagusi, emaztea haren menpean. Ideia hori orokorki hedatua da jendartearen edozein klasetan, nobletan zein jende xeheen artean. Garai batean teologoek berek dudatan zeukaten arima bat bazutenetz emazteek”.
Kantua entzun arau, hitz egokia hauta ezazu.
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self