B1 – Hartza
IRAKURRIAREN ULERMENA
Ene bizipen, pertsu eta kantuak izenburuko liburuan, Piarre Erramouspék, besteak beste, Estatu Batuetako Wyoming estatuan artzain gisa iragan garaia kontatzen du.
Overview
Testua irakurri ondoan, informazioak narrazioaren ordenan eman itzazu zenbakiak erabiliz.
Lehenbiziko uda zen sierran nintzala. Goizeko ardien lanak eginak eta kanperoak jatekoa prestatua zautan. Berrogoi eta zonbait urteko gizona zen, aunitz urtez han zabilana. Eta ni gaztea, harat eta hunat ibiltzen nintzan denbora ezin pasatuz. Karparen lekutik ez ginituen ardiak ikusten; hegixka baten bertzaldean zauden siestan. Halako batean kanperoari erran nakon: “Banoa berriz ardier behako baten emaitera”. Harek berehala: “Ez du balio, horiek orai lo daude”. Bizkitartean, zonbait aldiz basa piztien beldurra ere bazela erraiten zautan.
Joan nintzan beraz han berean zen hegiaren bertzalderat. Ardiek ez zuten desarranatuak iduri. Gustuan zauden etzanik. Haatik heiek zauden azpiko aldean halako erresto bati ohartu nintzan, zerbait herrestan eramana izan balitz bezala. Erresto hari segi nindoalarik, zer ikusten dut? Lurrerainoko adarrak zituen pino baten azpitik, hartz eder bat atera zen.
Eni ohartu baitzen, agudo demonio maldan beheiti gorde zen. Pino pera joan eta han ardia harat tiratua ikusi nuen. Ardia lo zagolarik harrapatu eta han, gordagian, jan gogo zuen. Baina ez zitzaikon baliatu: hila zuen baina ausiki baten jateko astirik ere ez zuen izan. Segidan ene lagunarengana joan nintzan zer ikusi nuen kontatzera. Ihardetsi zautan:
“Behar dugu hori kalitu, bertzenaz uda guzia gure gibeletik ibiliko da”. Segidan bazkaria prestatu, puxka bat janik, aizkora, korda luze bat eta arma hartuta joan ginen ardia hila zen lekura. Nik banuen aizkoraren erabiltzeko usaia. Harek erakutsiz eta puxka bat lagunduz, hiruki baten itxurako korxela bat metra bat baino gehixagoko goratasunarekin egin ginuen, gibeletik idekia. Alabaina, hartza berriz jinen zelarik, handik sartu behar zuen. Piketa bat bazterreko aldean landatu, ardia korxela aitzineko xokorat eraman, lepotik soka estekatu, aitzineko piketaren gibeletik pasatu, gero korda hura bazterreko piketara ekarri, arma kulaza piketa hartan ahal bezain tinke estekatu, korda gaxetaren aitzinean pasatu kanoia ardiari buruz. Baina behar nakon lagunari hartza zer ha(u)nditasunekoa zen erran. Ha(u)ndia baldin bada, tiroa tripa azpitik pasatuko zaiko, ttipia baldin bada aldiz gainetik.
Aski lanekin nintzan, ez bainuen haren neurtzeko astirik izan. Sekulan ez nuen hartzarik ikusi, halere iduritzen zitzautan kanoi punta bala batetik barnean neurrian estekatua ginuela. Arratsaldearen parte bat hor(re)tan iragan ginuen. Gero ardietara joan nintzan.
Iluntzerako ardiak karpa ondora bildu ni(n)tuen. Afaldu-eta etzan ginen. Ixtanteko “zanp” tiroa. Baginakien hartza zela. Hila zen ala bizi?
Biharamun goizean, beti bezala argi hastean ardietara joan baino lehen, poliki-poliki joan nintzan ikusteko gure bezperako lanak mirakulurik egina ote zuen. Eta bai! Gure hartza han zagon luze bezain zabal, hila! Gure bezperako lana ez zen debalde izan. Halere eni segurik zerbait egin zautan halako animale eder hura bizirik gabe ikusteak. Ardiak ere bai!
Ene bizipen, pertsu eta kantuak
Piarre Erramouspé
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self