B1 – Guy de Maupassant Mendekua 1. partea
IRAKURRIAREN ULERMENA – Guy de Maupassant idazlearen Ipuin beldurgarriak obran (Elkar argitaletxea, Xirimiri bilduma, 2017), bada Mendekua izenburuko ipuina. Ipuin horren lehen partea irakurriko duzu.
Overview
Testua irakurri ondoan, ariketak egin itzazu.
Mendekua, 1. partea
Paul Saveriniren alarguna bere semearekin bizi da Korsika irlako Bonifacio herrian. Herrixka hau mendi baten hegalean eta itsasoaren ondo ondoan dago. Saveriniren andrearen etxea labarraren ertzean dago. Hiru leiho ditu eta hirurek itsasora buruz ematen dute. Han bizi dira bera eta Antony semea, Semillante izeneko xakurrarekin. Ile latzeko xakur handi argal hau ihiziko du Antony gazteak.
Arratsalde batean, Antony Saverini eta Nicolas Ravolati eztabaidatzen hasten dira. Eta eztabaidaren ondotik borroka gertatzen da. Halako batean, Nicolasek aizto bat atera eta Antony hiltzen du. Gero, nehork ikusi gabe, Sardiniara ihes egiten du.
Semea hilik ekartzen diotenean, alargun zaharrak ez du negarrik egiten. Semearen ondoan jartzen da eta hantxe gelditzen da luzaz, pentsakor eta isilik. Gero, bere esku zaharrak semearen gorpuaren gainean ezarri eta haren heriotza mendekatuko duela agintzen du. Ez du nehorekin egon nahi; bakarrik egon nahi du bere semearen ondoan.
Xakurrak ere bere jabearen ondoan egon nahi du. Buztana hanken artean sartua du eta jabeari begira dago. Ez du zaunkarik egiten; Saverini andrea bezala, isil-isilik dago. Amak mendekatuko duela agintzen dio berriz seme hilari. Une horretan, Semillante xakurra uluka hasten da. Ule luze beldurgarriak egiten ditu.
Herriko jendeak laster ahazten du, baina ama zaharrak ez du semearen heriotza ahazten. Gau eta egun vendettan du gogoa. Zoritxarrez, haren familiakoen artean ez dago gizonik vendetta burutzeko. Saverini andrearen etxetik Sardinia irla ikusten da itsasoaz bestaldean. Sardinian bada Longosardo izeneko herrixka bat, non gordetzen diren gaizkileak eta hiltzaileak. Andre alarguna goizetik arrats puntu ttipi horretara begira egoten da. Segur da Nicolas Ravolati han dela.
Mendekua, Ipuin beldurgarriak
Guy de Maupassant
Elkar argitaletxea, 2017
(Ikasek laburtua eta egokitua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self