B2 – Guy de Maupassant Mendekua 2. partea
IRAKURRIAREN ULERMENA – Guy de Maupassant idazlearen Ipuin beldurgarriak obran (Elkar argitaletxea, Sirimiri bilduma, 2017), bada Mendekua izenburuko ipuina. Ipuin horren bigarren partea irakurriko duzu.
Overview
Testua irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu.
Mendekua, 2. partea
Gau batez, Semillante xakurraren ulu tristeak entzuten dituelarik, Saverini andereari ideia bat bururatzen zaio. Hurrengo egunean xakurra kanpora ateratzen du eta kate azkar batez atarian lotzen. Ondoko egunean ur xorta bat ematen dio xakurrari, baina jatekorik ez. Orenak iragaten dira eta Semillante gose hamikatua da. Katea hausten saiatzen da jateko zerbaiten bila joateko, baina ezin du.
Hirugarren egunean Saverini andereak gauza bera egiten du. Ura bakarrik ematen dio. Laugarren egunean, alargun zaharra auzokoen etxera doa lasto bila. Gero senarraren arropa zahar batzuk hartu eta lastoz betetzen du, txorimalo baten egiteko.
Txorimaloa lurrean finkatzen du xakurraren aitzinean. Xakurrak guziz harriturik begiratzen dio gizon arraro hari. Gero, andereak saltxitxak erre eta txorimaloaren lepo inguruan ezartzen ditu. Segidan, xakurra askatzen du. Xakurra saltoka eta jauzika hasten da haragiaren harrapatzeko, zoratua bezala. Azkenean kausitzen du txorimaloari trapuzko lepoaren urratzea lortzen du eta saltxitxak gogo handiz jaten.
Hurrengo hiru hilabeteetan gauza bera egiten du andereak. Xakurra ongi hezia dela iruditzen zaionean, senarraren arropa zaharrak hartu eta gizon eskalez mozorratzen da, nehork ez ezagutzeko gisan. Gero, Longosardora joaten da, xakurrarekin, saltxitxak zakuan dituela.
Longosardoko saltoki batean sartzen da eta dendariak Nicolas Ravolatik aroztegi batean lan egiten duela erraten dio. Aroztegi horretara abiatzen da. Nicolas agertzen delarik, andereak saltxitxa sorta bat ematen dio lepoan. Nicolas irriz hasten da. Ez du ulertzen zer ari den eskale hura.
Andereak xakurrari katea askatu eta hari haginka egiteko agintzen dio.
Nicolas Ravolati xakurra gainetik kentzen saiatzen da, baina alferrik. Xakurrak hiruzpalau haginkadatan lepoa aldean beste urratzen dio eta Nicolas Ravolati berehala hiltzen da.
Polizia heldu denean, lekukoek diote eskale bat ikusi dutela etxearen inguruetan. Eskalea ile latzeko xakur argal batekin doa. Lekuko batek erraten du ikusi duela xakur hori saltxitxak edo antzeko zerbait jaten.
Gau horretan Saverini andereak ongi lo egin du.
Mendekua, Ipuin beldurgarriak
Guy de Maupassant
Elkar argitaletxea, 2017
(Ikasek laburtua eta egokitua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self