B1 – Gau beltza
IRAKURRIAREN ULERMENA – Josu Ozaitak idatzi Gau beltza eleberriaren pasarte honetan, familiako aitatxik bere haurtzaroari buruz hitz egiten die bilobei.
Overview
Eleberri horren pasartea irakurri ondoan, marka ezazu baieztapenak zuzen ala oker diren.
“Orduan beldur genien gurasoei, maisuari edota apaizari. Dena zen bekatu! Beldurrez bizi ginen orduan: mamuak zirela, txekor gorriak, Martin-Txistu… Ipuin eta kontakizun piloa zegoen, denak beldurgarriak. Eskerrak gauza batzuk aldatu diren… Eta baita, nola…
…. Udazkeneko iluntzeetan, zesuma* geundenean, zer egin ez genekiela, deika izaten genituen burezurrak ziruditen kuia haiek, baita arbiak ere. Asperraldian, jolaserako aukera ziren. Baratzetik hartu, labana batekin hustu, eta gero aurpegia egiten genien. Kandela hartu, eta barnean sartu. Ostean, bide bazterrean ezarri eta gordetzen ginen, norbait nola beldurtzen zen ikusteko. Hori irriak!
… Urriaren 31n, azaroaren 1ean edo 2an are gehiago. Hildakoen eta arimen egunak ziren, eta orduan sinetsi egiten genuen hildakoen ariman. Gurekin bizi zirela uste genuen, eta gugana hurbiltzen zirela. Garai hartan ipuin batean bezala bizi ginen, baina hori beste historia bat da… Honenbestez, egun horietan kuia gehiago ezartzen genituen, izugarriagoak zirelako. Hori ikarak! Jendeak arimak zirela uste zuen, edo etsaiak; deabruak.
… Ohitura galduz joan zen, autoak ugaritu eta auzoan kale-argiak ezarri zituzten, eta argiarekin kuiek ez zuten beldurrik ematen. Sekulako aldaketa izan zen hura!
Lehen, etxera joatean beldur momentua izan ohi zen. Egunero, kriseiluekin* ibiltzen ginen etxerako bidean, edota, aurretik, gari-lastoarekin egindako suziekin*. Gau beltza zen, beltz-beltza. Beltza diodanean, hala da, ez ilun soilik. Ilargi eta izarrekin bizi ginen orduan; ez orain bezala; argiarekin desagerrarazi ditugu eta! Etxerako bidea beldurgarria, eta, etxera joandakoan ere, argia falta. Bi argi ttipi genituen garai hartan, bat sukaldean eta bestea ukuiluan, behiek kumea izan behar zutenean laguntzeko. Logelan kandela, dir-dir xume eta mugikor batekin, gelako aireari argia ematen ziona, halako xarma sortuz. Beldur gorria izaten genuen! Hori kandela piloa orduan erabiltzen genituenak! Hildakoei ere kandelak jartzen genizkien, arimaren bidaian argitasuna lagun izan zezaten.
Gau beltza
Josu Ozaita, Joseba Larratxe
(Ikasek moldatua)
Zesuma: Zer egin jakin gabe egon, aspertuta (Zaldibiako euskalkian)
Suzi: zuzi. Zurezko makila modukoa, burua erretxinaz edo bestelako gai sukoi batez bustia duena, argitzeko eskuan eramaten edo horman ezartzen dena.
Kriseilu: Oliozko argiontzi metxaduna, zintzilikatzeko kako bat duena, zintzilikatzen dena edo zintzilik eramaten dena.
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities Arimen gaua
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self