B1 – Etxea eta etxekoak
IRAKURRIAREN ULERMENA – 1911n argitaratu SARA Ikerlan etnografikoa liburuan, José Miguel Barandiaran ikerlariak etxaldearen segidaz idatzi zuen. ( Argazkian: José Miguel Barandiaran)
Overview
Testua irakurri ondoan, marka ezazu baieztapenak zuzen ala oker diren.
Aspaldiko ohitura da ondare-herentzia oso-osorik atxikitzea. Ondareak zatitu gabe gelditu behar du eta beti familia berari uzten zaio.
Ez da ongi ikusia tradizioz familia bati oinordetzan* utzi zaion etxe bat saltzea. Galdetu
nion Adabea etxearen jabe den Xomindinenea etxeko jaunari ea Adabea saldu nahi
zuenetz, eta honela erantzun zidan: “Ene burasoen etxeondoa baita, ez dut saltzen ahal”.
Gurasoek askatasunez egin dezakete testamentua eta seme edo alaba bat hauta dezakete ondokotzat, adina eta sexua kontuan hartu gabe. Kasu gehienetan hautatua haurrik zaharrena izaten da. Gizona baldin bada, premua deitzen dute; emaztea baldin bada, prima. Haurrik ez denean, ohi denez, iloba bat edo beste ahaide bat izendatzen dute ondoko; oso kasu gutitan familiaz kanpoko norbait.
Gurasoak etxearen jabe ez direnean, erran nahi baita maizterrak edo etxetiarrak direnean, molde berean hautatzen dute egokiena iduritzen zaien haurra segida hartzeko. Etxearen jabeek errespetatzen dute gurasoen hautua.
Premua edo prima ezkontzen denean, elizkizuna* egin ondoan, senar-emazteak arbasoak* ehortzirik* diren hilobietara joaten dira eta otoitz* labur bat egiten dute han; kanpotik heldu den ezkonlaguna etxe berriari integratzeko edo ezkonberri bakoitza bestearen familiarekin elkartzeko modu bat da.
Senarra da familiaren buru baina emazteak eragin erabakigarria du familiako gai
gehienetan. Oro har gaizki ikusia eta salatua da senarrak emaztea modu despotikoan bere menpean atxikitzea bai eta alderantziz ere. Alabaina, pentsatzen da zuzenena dela tradizio ohiturei jarraikitzen zaien berdintasun erregimena.
José Miguel de Barandiaran
Sara Ikerlan etnografikoa liburutik
Gaztelaniatik itzulia
Xima-Schneider, 1911
(Ikasek moldatua)
Hiztegia
oinordetza: ondarea eskuratzeko eskubidea
elizkizun: elizan egiten den zeremonia
arbasoak: familiaren aitzinekoak
ehortzirik: lurperaturik
otoitz: arima Jainkoarekin edo izaki espiritual batekin harremanetan jartzea.
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self