B1 – Euskal baleazaleen aurkako sarraskia Islandian (bigarren partea)
IRAKURRIAREN ULERMENA – Irakurriko duzun testuan, Ander Arrese arkeologoak Euskal bale(a)zaleen triskantza dokumentala aipatzen du.
Overview
Testua irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu proposamen egokiak markatuz.
Euskal baleazaleen aurkako sarraskia Islandian
(…)
Ihes egin nahian
Epaiaren berri jakin bezain laster, Islandia uztera entseatu ziren euskaldunak. Pedro Agirreren eta Esteban Telleriaren gizonek ihes egitea lortu zuten. Villafrancaren 32 marinelek, ordea, ez. Eta islandiarrek sekulako sarraskia egin zuten: arrantzale euskaldun guztiak hil eta itsasora bota zituzten. Islandiarrek, gainera, bazuten legez euskaldunak hiltzeko eskumena. Gezurra dirudien arren, eskumen hori 400 urtez egon da indarrean, 2015eko apirilaren 22an baliogabetu
zuten arte.
Ander Arreseren ustez “elkar bizitzeko gaitasun ezak” sortu zuen euskaldun eta islandiarren arteko liskarra. “Egun elkarbizitza oso zaila bada, pentsa garai horietan. Herrialde bakoitzak bere bizimodua, lana ulertzeko modua edota ekonomia kudeatzeko sistema zuen. Aurrean daukazuna onartzeko gaitasunik ez badago, liskar handiak sor daitezke. Nik uste dut, moldatzen jakitea bertute oso handia dela. Elkarbizitza behar-beharrezkoa da bizitzako esparru guztietan”.
Helburu horrekin abiatu zuten Euskal bale(a)zaleen triskantza izenburuko dokumentala 2015. urtean. “Gure asmoa zen gertaera ilun horri buruz dokumentatzea, liskarra azaleratzea eta halakorik berriro ez errepikatzeko gure hondar-alea jartzea”, adierazi digu arkeologoak.
https://www.ikasbil.eus/eu/jarduerak-fitxa?articleId=28322698
Ikasek moldatua
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self