B1 – Euskal baleazaleen aurkako sarraskia Islandian (lehen partea)
IRAKURRIAREN ULERMENA – Irakurriko duzun testuan, Ander Arrese arkeologoak Euskal bale(a)zaleen triskantza dokumentala aipatzen du.
Overview
Testua irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu proposamen egokiak markatuz.
Euskal baleazaleen aurkako sarraskia Islandian
Euskal Herrian balearen ehizak garrantzi handia izan du historian zehar. Baleazaleek euskal lurraldeetara gerturatzen ziren animalia erraldoi horiek harrapatzen zituzten, eta gure kostaldean balearik ez bazen, beste herrialdeetara bidaiatzen zuten baleak ehizatzera. Zerbitzu arkeologikoak eskaintzen dituen Suhar Arkeologia enpresako arkeologoa da Ander Arrese, eta beste hainbat arkeologo, historialari eta Ekoizpenak Gogoan ekoiztetxearekin batera Euskal bale(a)zaleen triskantza dokumentalaren talde teknikoan aritu zen. Garai hartako baleazale gehientsuenak Estatu Batuetako iparraldean, Ternuan eta Kanadako beste eskualde zenbaitetan kokatu ditu arkeologoak: “Konkurrentzia handia zen eta ez zen nahiko balearik hainbeste ehiztarientzat. Horrek eraman zituen euskal arrantzaleak Europa iparraldera, Islandiara konkretuki”. Bertan kokatzen da gure istorioa, euskal arrantzaren historiako pasarte beltzenetarik bat, eta haren protagonistak dira 1615.ean Islandiara baleen harrapatzera abiatu ziren 83 arrantzaleak. Pedro Agirreren, Esteban Telleriaren eta Martin Villafrancaren aginduz joan ziren hiru galeoi gipuzkoarretan. Islandiakoa, kanpaina oparoa izan zen euskaldunentzat. Hamaika balea arrantzatu zituzten eta haien koipe eta haragiaz diru-sarrera handiak eskuratzea aurreikusten zuten. Etxera itzuli aitzin afari bat eginez ospatu zuten balea ehizaren arrakasta. Haatik, ospakizun gaua behar zuenak, bestelako norabidea hartu zuen.
Denboralea
Gau hartan sekulako denboralea altxatu zen eta ekaitz bortitza eta izugarrizko uhinak ekarri zituen.
Islandiako portuan ziren galeoiak oso egoera txarrean gelditu ziren eta euskal arrantzaleak Islandiatik atera ezinik geratu ziren. XVII. mende hasieran, Islandia Europako herrialderik pobreena zen. Testuinguru horretan, euskal arrantzaleek jatekoa erosteko zailtasunak zituzten. Ardiak erosi nahi zituzten, baina hango laborariek ez zuten ardirik saldu nahi; ez zen guztientzako elikagairik. Jarrera horrek euskaldunen haserrea piztu zuen. Lehenago ere ez ziren ados islandiarren jokabidearekin, itsasoan lanean ari zirela arrantzale islandiarrek balea olioa lapurtu baitzieten euskaldunei. Euskaldunek ere zenbait lapurreta egin zituzten nekazarien lurretan.
Tentsioa baretzeko asmoz, Martin Villafranca kapitainak Joóm Grimsson apaiz islandiarra bisitatu zuen. Bisita hark kontrako eragina izan zuen. Ez zuten akordiorik lortu, eta euskaldunek apaiza jipoitu zuten. Erantzuna azkarra izan zen, Villafrancaren gizonak epaitu eta hiltzera kondenatu zituzten.
https://www.ikasbil.eus/eu/jarduerak-fitxa?articleId=28322698
Ikasek moldatua
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self