B1 – Euskal balea 2
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Testua irakurri ondoan, marka ezazu baieztapenak zuzen ala oker diren.
Eubalaena glacialis glacialis
Euskal balea zetazeo bizarduna da.
Bataz bete 60 eta 80 tona arteko pisua du, eta 15 m inguru luze da. Kolore beltza du eta sabelaldean orban zuriak ere izaten ahal ditu. Haren buru lodia gorputzaren laurdena baino gehiago da, eta parasito txikiek eragin kaskorrak ditu sartuak buruaren goialdean eta begien zein sudurraren inguruan. Goiko masailezurrean 250 bat bizar ditu alde bakoitzean. Bakoitza pare bat metro luze da. Ez dauka bizkar hegatsik. Ur hotzetako krilla jaten du gehien bat. Ur txorrota 5 m gora izateraino heltzen ahal da, eta ongi irekitako V itxura izaten du. Pisu handia duen arren, euskal balea gai da itzulipurdien eta saltoen egiteko, isats kolpeen emateko eta, eztei erakustaldietan, uretatik arras ateratzeko. Sarri talde ttipitan bizi dira.
Ur epeletan ugaltzen da. Ugaztuna da, eta urtebeteko ernaldia du. Umeak 10 hilabetetan uzten du amaren esnea. Gero, amaren ondoan ibiltzen da beste bizpahiru urtez. Balea mota hori 80 urte baino gehiago bizi daiteke. Egun, espezie horretako animalia guti gelditzen dira. Daudenak ipar hemisferioan aurki daitezke, Ipar Amerikako kostaldean, Ipar Pazifikoan eta Asia ekialdeko kostaldean. Hego hemisferioan euskal balearen antzeko beste balea espezie bat bizi da, Hego Amerikako kostaldetik, Hegoaldeko Afrikatik eta Australiatik hurbil. Ipar hemisferioan mila banako baino gehiago daude.
Hiztegia:
orban: tita (fr: tache)
masailezur: (fr: mâchoire)
bizkar hegats: (fr: nageoire)
krill: krustazeo ttipi batzuen izen generikoa
Balea ehiza Euskal Herrian
Donostiako Aquarium eta Biarritzeko Akuarioa
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self