B1 – Etxe izenak
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Testua irakurri ondoan, idatz ezazu etxe izenen erran-nahia.
Etxe izenak
Iduri du etxea oinarrizko erakunde bezala XI. eta XV. mendeen artean garatu zela iduri du. Etxeak izena behar zuen besteetatik bereizteko eta ondorioz, jendea deitzeko bertako biztanleei hauxe ematen zitzaien. Bizitokiaren izena etxekoek hartzea gure kulturaren ezaugarririk nabarmenetarik bat da.
Etxeari izena emateko manera anitz ziren:
Lekuaren izenaren arabera
Badirudi eraikina dagoen tokiaren izena hartzea molderik zaharrena dela etxearen izenak sortzerakoan. Toponimia izugarri aberatsa da Euskal Herri osoan, txoko nimiñoenak ere badu izenik eta hauxe bera izan daiteke etxearena (Mendialdea, adibidez) edo atxikirik eraman dezake -ko atzizkia (Mendialdekoa). Oso ugariak dira eta zabaldurik dira zazpi eskualdeetan. Buztinzuriaga, Iturriaga, Errekattoa horren adibideak dira.
Zuberoatik Bizkaira aurki dezakegun beste adibide arrunt bat herriko eliza erreferente gisa hartzen duena da: Elizagaria, Elizondoa, Elizaurrea, Elizetxea, Elizgibela, Elizaintzina…
Etxearen ezaugarrien arabera
Beste etxe izen multzo handia etxearen ezaugarrietan oinarritzen da: handia; ttipia, luzea, berria, zaharra… edo kokapenak: goian, garaian, beherean, azpian, gainean, hurbil…
Horrela sortuak dirateke: Etxandia, Etxetxikia, Etxaluzea, Etxeberria, Etxezaharreta, Etxetxuria, Teilaetxea, Harretxea, Dorretxea, Jauregia, Salaberria, Etxegoiena, Etxegaraia, Beheitikoetxea, Azpikoetxea, Urrutia…
Etxekoen ofizioaren arabera
Maiz eginkizun horiek etxea izendatzeko balio zuten. Hauxe da Zuberoatik Bizkaira aurki daitekeen beste irizpide zabaldua etxe izenak sortzeko: Apezetxea, Arotzarena, Marinelarena, Zurginenea, Ferrategia, Serorategia, Zamargilearena, Dendaletxea, Alkatearena…
Jabearen arabera
XVI. mendetik, etxe izenak jabea adierazten du. Horrela, geroago ene/eni bilakatuko den – (r)en atzizkiaren bidez, argiki ageri da nor den lehengo jabea. Era honetako izenak pertsonenak bezainbeste aurki daitezke, jakina: Joanesenea, Juanena, Manexena, Pedroarena, Perurena, Pierresenea, Paulorena, Filipena, Migelena, Mitxelena…gizonezkoen artean. Mariarena, Juanarena, Katalinean, Anesena, Anikarena, Urrakarena, Andererena, Otxandarena… emazteen artean.
Adibide horiek izen soilekin eginak dira, baina berdin sor zitezkeen konposatuekin: Mariezkurrena (Maria Ezkurra), Jualapitzenea (Juan Lapitz), Maritxipirena (Maria Txipia)…
Etxea
Juan Carlos Etxegoien Juanarena (Xamar)
Pamiela, 2017
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self