B1 – Eskola eta euskara gaur egun
IRAKURRIAREN ULERMENA – Garai batean eskolan debekatua zen euskaraz mintzatzea. Alta, egun eskola euskararen transmititzaile bihurtu da. Horren adibidea da Jon Frahier, euskara eskolan ikasi baitu. Haren lekukotasuna hartu dugu.
Overview
Testua irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu, proposamen egokiak markatuz.
Errazu otoi nor zaren. Jon naiz, Ziburun bizi izan naiz txikitan, Senpertarra bihotzez eta gaur egun Urruñan bizi. – Bada 7 urte ingurumen animatzaile, hezitzaile eta teknikaria naizela CPIE Euskal
Itsasbazterra elkartean, Hendaian.
– Lurargia elkartearen lehendakaria naiz. Eko-gune pedagogiko elebidun bat sortzen ari naiz sei lagunekin batera. Helburua hau dugu: biharko laborantza eredua bideratzea, praktika agroekologikoak garatuz, barietate ondarea kontserbatuz eta bioaniztasuna babestuz eta emendatuz.
– Naturazalea naiz, mendia eta itsasoaren beharra dut bizitzeko. Maiz mendian ibiltzen naiz eta korrika egiten dut, eskalada, baita via ferrata ere. Itsasoan, Peita izeneko batteleku baten jabea naiz eta urte guziez kasik, TEINK txapelketan parte hartzen dut. Kayak eta urpekaritzan ere pixka bat ari naiz eta palan ere maiz lagunekin!
Zer ikasketa egin duzu?
Donibane Lohizuneko ikastolan ibili naiz. Gero, Piarres Larzabal kolegioan segitu nuen. Berantago Saint Christophe Lizeo profesionalean BEPA, Baxo Profesionala eta BTSa lortu nituen. Ez nuen gehiago euskararik kurtsoetan garai hartan.
Non ikasi zenuen euskara?
Lau urtetan, lau hilabetez ikasi nuen euskara : bi hilabetez Donibane Lohizuneko ikastolan eta bi hilabetez Hendaiako Uda Lekuko bilgunean.
Gehitu nahi nuke, zazpi urtetan, nire gurasoekin Senperen plantatu ginelarik, ene
auzokideekin, denak baserritarrak, Senpereko euskalkia ikasi nuela.
Zergatik egin zenuen euskaraz ikasteko hautua?
Nire gurasoen hautua izan zen. Gaur egun bihotzetik eskertzen ditut!
Hautu hori egin zuten hemengoak ez zirelako eta Euskal Herrian bizitzea erabaki zutelarik, hemen integratzea zuten helburu, beraz hizkuntza ikastea ezinbesteko bilakatu zen. Haiek AEK-ko kurtsoak hartu, eta ni ikastolan eta bakantzetan Uda Lekuren egonaldietan ezarri ninduten.
Hautu horrek abantailarik ala desabantailarik ekarri dizu?
ABANTAILAK, dudarik gabe. Hemengo hizkuntzan eta kulturan bizitzea xantza bat bezala ikusten dut. Bertakoekin trukatzen ahal dut, ateak irekitzen ditu.
Zer ekarri dizu euskara ikasteak?
Gauza anitz. Kolegiotik ateratzean, euskararen falta sentitu nuelarik, Senpereko gaztetxean sartu nintzen, hizkuntza herrian garatzeko nahikeriarekin, euskarazko jarduerak proposatuz. Harro naiz nire lanean ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazioa euskaraz garatzeaz ere. Gaur egun % 100 euskaldun sentitzen naiz. Eta nire eguneroko bizian euskararen alde manera batez edo bestez borrokatzen naiz. Euskara nire biziaren erdian kokatzen da, ez dut irudikatzen zer izanen litzatekeen nire bizia euskararik gabe. Arrunt desberdina segurki!
Gaur egun non eta norekin mintzatzen zara euskaraz?
Nire lagunen erdiarekin euskaraz bakarrik mintzatzen naiz, lanean lankideen erdiarekin ere. Eta ari naizen elkarte zenbaitetan ere euskara erabiltzen dugu.
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self