B1 – ERRALDIA AHUR-HUTSEAN
IRAKURRIAREN ULERMENA – Jean Barbier (1875-1931) idazleak ere euskal ipuinak eta elezaharrak bildu zituen.
Ixtorio-mixterio liburuan, besteak beste, Erraldia ahur-hutsean ipuina kontatzen digu.
Overview
Testua irakurri ondoan, azpimarra ezazu proposamen zuzena.
ERRALDIA AHUR-HUTSEAN
Baserri batean, larunbat egun batez, etxeko andre bat ari zen laborearen egiten. Orduan heldu zaio atso* zahar zahar bat. Eta atso zahar hark galdatzen dio ea zerbait emanen dion, Jainkoaren izenean. Etxeko andreak, ore pittin bat harturik, ematen du bere palaren buru buruan, eta, labean ore hura sartu orduko, ogi eder bat egiten zaio labe haren barnean. Harriturik, eta ogi hura eskalearentzat ederregi kausiturik, bertze ore miko miko bat, puskaz ttipiagoa, ematen du suan; eta ore mikoa egiten da berehala… ogi bat, antzinakoa baino ere ederragoa; doi-doia labetik atera ahal
izan baitzuen, eta are gutiago eman baitzion hura eskaleari. Hirugarren aldikoz, bi erhien artean, doi-doia, hartu zuen beraz ore pittin pittin bat; eta ore hura labean hantu zen, hantu, hainbertzetaraino non labea bete baitzuen eta hantxe tapatu; eta etxeko andreak — ongi nahiko zuelarik— ezin eskuratu zuen gibelerat.
Atso zaharra egin zen orduan andre bat xoragarri-ederra, eta etxeko andreari mintzatu
zitzaion, erranez: «Ni naiz Ama-Birjina, eta larunbata nire eguna da. Zeren handiegi
niretzat kausitu dituzun olata horiek, ez da ogirik eginen gehiago etxe honetan…». Eta hitz horiek erraitearekin, suntsitu zen Ama-Birjina. Eta, geroztik harat, Ahur-huts* erraiten diote jendeek etxe dohakabeari. Eta, ez da ogirik gehiago egin Ahur-hutsean.
Ixtorio-mixterio
Jean Barbier
(Ikasek moldatua)
https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/B/BarbierMixterio047.htm
Hiztegia:
Atso: emazte zaharra. Gehienetan zentzu gutiesgarria du.
Ahur-huts: eskua hutsik
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self