B1 – Emazteen eskubideen aldeko borroka
ENTZUNAREN ULERMENA – Irudia: DeGust
Overview
Bideoari begiratu arau, adieraz itzazu bideoan aipatzen diren ideiak doazkien zenbakiak idatziz.
1. Herritar eskubideei doakienez, Frantziako Iraultza mugarri handia izan zen.
2. Iraultza garaian emazteak eskubiderik gabe gelditu ziren.
3. Iraultzarengatik gizonek abantailak galdu zituzten.
4. Emazteak ez ziren borrokatu Iraultzan.
5. Olympe de Gougesek emazteen baztertzea salatu zuen.
6. Olympe de Gouges 1793an hil zen.
7. Emazteen baztertzea salatu zen Euskal Herrian ere.
8. Euskal Herrian eskolak eta unibertsitateak emazteei irekitzea galdegin zen.
9. 1804tik landa emazteak adingabe gisa tratatuak izan ziren.
10. Napoleonen Kode Zibilak dibortzioa baimendu zuen.
11. Frantziatik kanpo emazteen egoera ez zen hobea.
12. 1840an emazteen egoeraren salatzeko protestak hasi ziren Estatu Batuetan.
13. Sufragisten mugimendua fite hedatu zen mundu osora.
14. Frantziako emazteek etxetik kanpo lan egiteko eskubidea galdegiten zuten.
15. Emazteen eskubideen alde borrokatzen zirenek trufa eta bazterketa jasan
zituzten.
16. Hubertine Auclert emazteen alde borrokatuz hil zen.
17. Urte berean Europako emazte guziek bozkatzeko eskubidea lortu zuten.
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...
Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self